NAFARROAKO
TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA: OBERENA C LEHENENGO MAILAN MANTENDU DA ETA MIKEL
GUREA BURLADA BIGARREN MAILAN.
2008.go maiatzaren 31rako zegoen iragarrita Oberena C-Mikel Gurea Burlada lehia. Garaileak hurrengo urtean Lehenengo Mailan jokatzea zuen sari. Galtzaileak Bigarren Mailako bidea hartu behar zuen.
Mikel Gurearen lokala itxita zegoenez, ez zen neurketa jokatu. Lokalaren jabea den Burlatako Udala eta Mikel Gurearen artean ulermenik ez zen izan. Horren ondorioz izan zen gertatutakoa. Oberena C-k ez zuen onartu Gazte Berriak-en lokalean jokatzea (hasierako ordua nahiko atzeratuta beti ere).
Torneoko zuzendariak Oberena C-ri eman dio arrazoia. Beraz, Mikel Gurea Burlada – Oberena C lehiaren emaitza hauxe izan da: (-2)-4.
Datorren urtean bakoitza urte honetako mailan arituko da: Oberena C, Lehenengo Mailan; Mikel Gurea Burlada, Bigarren Mailan.
2008-05-31.
Iturria: Nafarroako
Xake Federakundea.