EUSKADIKO
ESKOLARTEKO XXVII. JOKOETAKO INFANTIL MAILAKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA.
(2008.go
maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean jokatua).
Larunbat goizean eta arratsaldean eta igande goizean jokatu zen Donostian. Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Euskal Xake Federakuntza eta Gros Xake Taldea. Torneoko zuzendaria: Nicola Lococo Cobo. Epaile Nagusia: Mikel Larreategi Arana nazioarteko epailea. Epaile laguntzailea: Iñigo Galarza Cenzano.
14 urtez azpiko 18 jokalarik parte hartu zuten, 6 jardunalditan (iaz 19 izan ziren). Jokalari bakoitzak ordubeteko denbora zuen partida osatzeko.
Nafarroako mutil batek eta neska batek parte hartu behar zuten, baina izenak garaiz iritsi ez zirenez, ez zieten parte hartzen utzi, nahiz eta bertan egon. Teorian, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eman behar ditu izen horiek. Praktikan, Nafarroako Xake Federakundeak bidaltzen ditu. Gerentea eta Lehendakaria bajan egonik, izenak epez kanpo bidali ziren eta jokalariek egoera hori ordaindu zuten.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1)
Aizbeltz Buiza
Prieto (Bizkaia) – 5 puntu.
2)
Juan
Manuel Ruiz Abad (Gipuzkoa) – 5 puntu.
3)
Daniel
Del Cura Gutierro (Gipuzkoa) – 4’5 puntu.
4)
Asier
Pedrero Busselo (Gipuzkoa) – 4 puntu.
5)
Eneko
Ostolozaga Barragan (Bizkaia) – 3’5 puntu.
6)
Mikel
Vicente Ezeiza (Gipuzkoa) – 3’5 puntu.
7)
Ainhoa
Barrio Ugidos (Bizkaia) – 3’5 puntu.
8)
Miguel
Espinosa Cancino (Bizkaia) – 3 puntu.
9)
Javier
Viguin Gonzalez (Araba) – 3 puntu.
10) Iker Hernansanz Lorenzo (Bizkaia) – 3 puntu.
11) Daniel Ochoa de Eribe Martinez (Araba) – 2’5
puntu.
12) Irati Bergaretxe Garcia (Bizkaia) – 2 puntu.
13) Julen Cestero Portu (Gipuzkoa) – 1’5 puntu.
14) Saioa Lopez de Viñaspre Garay (Araba) – 0
puntu.
15) Iñigo Lopez de Goikoetxea Perez (Araba) – 0
puntu.
16) Xabier Casas Petriarena (Araba) – 0 puntu.
17) Maitane Landa Mendizabal (Araba) – 0 puntu.
18) Haizea Alberdi Jarit (Gipuzkoa) – 0 puntu.
Aizbeltz Buiza Prieto Arrigorriagako Endroke Ikastetxekoa da. Iaz alebin mailako Euskadiko txapeldun geratu zen. 1.719 puntu ditu Euskal ELOan.
Juan Manuel Ruiz Abad arrasatearra iaz izan zen alebin mailako Euskadiko txapeldunorde, Aizbeltz Buizaren atzetik. Patu bera izan du aurten infantil mailan. 1.756 puntu ditu Euskal ELOan.
Daniel Del Cura Gutierro hirugarren sailkatua Oreretakoa da eta 1.597 puntu ditu Euskal ELOan.
AZKENEKO TXAPELDUNAK.
2005. urtean: Daniel Zamarbide Iñarrea (Nafarroa).
2006. urtean: Asier Etxagibel Larrañaga (Gipuzkoa).
2007. urtean: Hector Sanchez Ruesga (Gipuzkoa).
2008. urtean: Aizbeltz Buiza Prieto (Bizkaia).
2008-06-01.
Iturria: Euskal Xake
Federakuntza.