EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXVII. JOKOETAKO ALEBIN MAILAKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA.

(2008.go maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean jokatua).

 

 

 

            Larunbat goizean eta arratsaldean eta igande goizean jokatu zen Donostian. Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Euskal Xake Federakuntza eta Gros Xake Taldea. Torneoko zuzendaria: Nicola Lococo Cobo. Epaile Nagusia: Mikel Larreategi Arana nazioarteko epailea. Epaile laguntzailea: Iñigo Galarza Cenzano.

 

            12 urtez azpiko 10 jokalarik parte hartu zuten, 5 jardunalditan (iaz bezala). Jokalari bakoitzak ordubeteko denbora zuen partida osatzeko.

 

            Nafarroako mutil batek eta neska batek parte hartu behar zuten, baina izenak garaiz iritsi ez zirenez, ez zieten parte hartzen utzi, nahiz eta bertan egon. Teorian, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eman behar ditu izen horiek. Praktikan, Nafarroako Xake Federakundeak bidaltzen ditu. Gerentea eta Lehendakaria bajan egonik, izenak epez kanpo bidali ziren eta jokalariek egoera hori ordaindu zuten.

 

             AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Beñat Lomas Romero (Araba) – 4’5 puntu.

2)      Joseba Llano Olabarrieta (Bizkaia) – 4 puntu.

3)      Christian Sanchez Merino (Gipuzkoa) – 3 puntu.

4)      Ibon Barrio Ugidos (Bizkaia) – 3 puntu.

5)      Daniel Viguin Gonzalez (Araba) – 3 puntu.

6)      Jon Jauregi Barandiaran (Gipuzkoa) – 2’5 puntu.

7)      Unai De Vicente Vazquez (Gipuzkoa) – 2 puntu.

8)      Nahiara Solana Egiluz (Gipuzkoa) – Puntu bat.

9)      Maitane Castresana Lekue (Bizkaia) – Puntu bat.

10)  Rebeca Martinez de Compañon Gonzalez (Araba) – 0 puntu.

 

Beñat Lomas Romero Lopez de Gereñu Ikastetxekoa da. Iaz ez zuen jokatu.

 

            Joseba Llano Olabarrieta txapeldunordea Bihotz Gaztea ikastetxekoa da.

 

            AZKENEKO TXAPELDUNAK.

 

            2005. urtean: Jorge Tapia Santamaria (Araba).

            2006. urtean: Asier Pedrera Busselo (Gipuzkoa).

            2007. urtean: Aizbeltz Buiza Prieto (Bizkaia).

            2008. urtean: Beñat Lomas Romero (Araba).

 

            2008-06-01.

 

            Iturria: Euskal Xake Federakuntza.