TUTERAKO UDAL XAKE ESKOLAKO TORNEO ITXIA.

(2008.go ekainaren 7an jokatua).

 

            Ribotas Ebro Udal Kirol Esparruan jokatu zen, larunbatez, Tuterako Udal Xake Eskolaren denboraldia amaitzeko.

            Antolatzaileek izan zena baino parte hartze zabalagoa espero zuten, baina dena den partida oso interesgarriak ikusi ziren, giro onean.

            Bosgarren jardunaldian Alejandro Bernal eta Ivan Romano aurrez aurre izan ziren, partida erabakigarrian. Alejandro Bernalek irabazi zuen, nagusitasuna erakutsita. 12 urtez azpiko jokalari distiratsua da, etorkizun handikoa. 7 partidak irabazi zituen.

            Hauexek izan ziren garaileak, adinaren arabera:

            14 urtez azpikoen artean: Iñaki Vazquez.

            12 urtez azpikoen artean: Alejandro Bernal.

            10 urtez azpikoen artean: Ivan Romano.

            8 urtez azpikoen artean: Jesus Lasheras.

 

                2008-06-07.

Iturria: “http://www.ajedreztudela.com” webgunea.