JOKALARI BETERANOEN EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA.

(2008.go ekainaren 7an eta 8an jokatua).

 

Zarautzen (Gipuzkoa) jokatu da, larunbatean eta igandean. Sei jardunaldiko sistema suitzarra erabili da. 21 jokalari izan dira parte hartzaile (iaz baino bat gehiago). Antolatzaileak: Euskal Xake Federakuntza eta Zarautz Xake Elkartea.

AZKENEKO SAILKAPENA.
 
1) Hung Tung Siu (Gipuzkoa) – 6 puntu.
2) Alain Darrigues (Iparraldea) – 5 puntu.
3) Antonio Casado Fernandez (Nafarroa) – 4’5 puntu.
4) Jean Paul Tholey (Iparraldea) – 4’5 puntu.
5) Jesus Maria Gonzalez Pabollet (Nafarroa) – 4 puntu.
6) Javier Maria Vilches Latorre (Gipuzkoa) – 4 puntu.
7) Begoña Santesteban Gonzalez (Gipuzkoa) – 3 puntu.
8) Manuel Lopez Sainz (Gipuzkoa) – 3 puntu.
9) Angel Suarez Flotats (Gipuzkoa) – 3 puntu.
10)  Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia) – 3 puntu.
11)  Jose Iglesias Gomez (Gipuzkoa) – 3 puntu.
12)  Raimundo De Andres Barrena (Bizkaia) – 3 puntu.
13)  Jose Faustino Presno Aguiar (Bizkaia) – 3 puntu.
14)  Francisco Hornas Flores (Araba) – 2’5 puntu.
15)  Juan Jose Saenz de Urturi (Araba) – 2’5 puntu.
16)  Iñaki Aizpurua Zubiria (Gipuzkoa) – 2’5 puntu.
17)  Jose Manuel Rodriguez Cordero (Bizkaia) – 2’5 puntu.
18)  Jose Alfredo Garcia Moreno (Araba) – 2 puntu.
19)  Jose Antonio Irulegi Garmendia (Gipuzkoa) – 2 puntu.
20)  Maria Teresa Junquera Ciaurriz (Araba) – 1’5 puntu.
21)  Julen Aretxabaleta Saez (Bizkaia) – 1’5 puntu.
 
Ustekabe handia gertatu da Txapelketa honetan, aurreko txapelduna (Jose Alfredo Garcia Moreno arabarra) 18. postuan bukatu duelako, 2 puntu eskas bereganatuta.
 
Iazko txapeldunordea (Juan Jose Saez de Urturi arabarra) ere nahiko gaindituta geratu da (15. postuan 2’5 puntuz).
 
Hung Tung Siu aurtengo garaile arrakastatsuak iazko postua hobetu du (laugarren izan zen orduan). 1.925 puntu ditu FIDE ELOan eta 1.971 puntu Euskal ELOan. Gros Xake Taldean jokatzen du.
 
Euskadiko Eskolarteko Txapelketetan Nafarroako eta Iparraldeko jokalariek ez dute parte hartu. Bai, ordea, Beteranoen Txapelketa honetan.
 
Ederki nabaritu da. Iparraldeko Alain Darrigues eta Jean Paul Tholey bigarren eta laugarren izan dira. Nafarroako Antonio Casado eta Jesus Maria Gonzalez Pabollet, hirugarren eta bosgarren.
 
Beraz, kirol aldetik soilik begiratuta, garbi dago parte hartze hau onuragarria eta Euskadiko Txapelketari komeni zaiona dela.
 

            AZKENEKO TXAPELDUNAK.

 

            2005. urtean: Jose Alfredo Garcia Moreno (Araba).

            2006. urtean: Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia).

            2007. urtean: Jose Alfredo Garcia Moreno (Araba).

            2008. urtean: Hung Tung Siu (Gipuzkoa).

 
2008-06-08.
 
Iturria: Euskal Xake Federakuntza.