
Osteguna, 2008ko ekainak 12.
ZuzenDarIaRI.
Jokalari nafarrak baztertuta Xakeko Euskadiko Eskolarteko
Txapelketetan.
2008ko maiatzaren 31n eta
ekainaren 1ean jokatu ziren infantil eta alebin mailetako Xakeko Euskadiko
Eskolarteko Banakako Txapelketak. 2008ko ekainaren 7an infantil mailako
Taldekakoa jokatu zen.
Eva Moreno Unanua eta Pablo
Urriza Irizibar (infantiletan), eta Nekane Ibero Etxeberria eta Sergio Ezpeleta
(alebinetan) sailkatuta zeuden, Nafarroako txapeldunak izateagatik. Arrano
Elkartea eta Maristas taldea ere bai, infantil mailako Nafarroako txapelduna
eta txapeldunordea izateagatik.
Hala ere, ez dute parte
hartzerik izan, arrazoi burokratikoengatik. Nafarroako Xake Federazioan
gerentea bajan izanik eta lehendakaria gaixorik, izenak ez ziren garaiz eman,
baina Txapelketak jokatu baino lehen bai.
Eusko Jaurlaritzak ez du
malgutasunik erakutsi eta epez kanpoko parte-hartzailerik ez du onartu.
Gainera, zehaztu du bere gonbita ez dela Nafarroako Xake Federazioarentzat,
Nafarroako Ikastolen Elkartearentzat baizik. Praktikan, Nafarroako Xake
Federazioak bideratzen du gonbita.
Ez diegu meriturik kendu nahi
txapeldunei, baina beren tituluek orban hori daukate: Irabaztea erraztu zaie, horrela.
Euskal Xake Federakuntzak dio ez
dela bere erabakia izan eta Eusko Jaurlaritzak dio ez dela bere ardura izan.
Kontua da Euskal Herriko
kirolarien arteko harremanei ez diela inolako onik egiten gertatutakoak.
Harremanak bultzatu ordez, justu kontrakoa egin da. Kirol arlotik ere
gertatukoa penagarria izan da.
Gera bedi gure protesta, berriz
errepikatuko ez delakoan.
Iñaki Arrizibita eta Joseba Otano. Nafarroako Xake Federazioko Batzar Nagusiko kidea lehena
eta Euskal Xake Federazioko Batzar Nagusiko kide eta Zuzendaritza Batzordeko
kidea bigarrenA.
©
berria.info