NAFARROAKO XAKE FEDERAKUNDEKO HAUTESKUNDE PROZESUA AMAITU DA.

 

 

 

   2008.go uztailaren 3an Nafarroako Xake Federakundeko Batzar Nagusi berria eratu zen. Hurrengo 4 urteetan indarrean egonen da.

 

   Bileran bertan Nafarroako Xake Federakundeko Lehendakaria aukeratu zen.

 

   Hautagai bakarra izan zen: Nerea Mauleon Carranza. Noski, aukeratua izan zen.

 

   Beraz, Tomas Sanchez Salazarren agintaldia amaitu da. 4 urtez bete du kargu hori.

 

   Nerea Mauleon Carranzak Lizarrako Alekhine taldean jokatzen du. Xake epaile ere bada. Hain zuzen ere, Nafarroako Xake Federakundeko Batzar Nagusian epaileen ordezkari moduan dago: Hiru hautagai aurkeztu ziren 3 postutarako.

 

            Espero dezagun lehendakari berriak lan ona egitea, hainbeste iskanbila sortzaile den Nafarroako xakean.

 

 

 

                2008-07-12.

 

                Iturria: “http://ajedrez.tomassanchezsalazar.es” webgunea.