GRAND SLAM-EKO MAISUEN LEHEN FINALA.

 

 

 

LEVON ARONIAN.
Yerevan (Armenia), 1982-10-06.

FIDE ELOA: 2.737.

 

Txapeldun apala.

 

 

 

 

 

 

Alboko dendako mutikoa izan zitekeen, baina xakearen izar handi bat da: 25 urte besterik ez ditu, baina dagoeneko, Munduko Kopa eta Linareseko eta Wijk aan Zee-ko txapelketak irabazi ditu. Izaera apalekoa eta estilo unibertsalekoa, xakea nazio-pasio bat den herrialde batetik dator, Armeniatik, hain zuzen, eta horri, nerbio sistema orekatu bat gehitzen badiogu, 25 urteko Levon Aronian dugu, xakearen balio tinko bat, oso.

 

“Ez dut nire burua gai ikusten handienekin lehian aritzeko. Pizti horien aurrean ikusten dudan alde on bakarrak nire ezjakintasuna eta pentsamendu freskotasuna dira”. Hori zioen Aronianek 2005eko gabonetan, Siberian Munduko Kopa irabazi eta egun gutxi batzuetara. Ondoren Corus de Wijk aan Zee Txapelketan (Holanda) estreinakoz parte hartu zuen, eta 14 parte hartzaileen artean 7. geratu zen. Hilabete geroago Linaresen nagusitu zen, Xakearen Wimbledonean, modu txundigarri bezain erantzunezinean.

 

Egia esan, sorpresa hori ez zen objektiboa izan, eta Aronianen berezko apaltasunarekin zuen zerikusia. Txikitatik bere ibilbidea segitu duen edonor bere talentu ikaragarriaz ohartuko zen, baina 1994. urtean hasi zen erakusten, 12 urtez azpiko munduko txapelduna izatera iritsi zenean Szeged-en (Hungarian). Etorkizunean xakearen izarrak izango ziren beste jokalari batzuen aurretik geratu zen, hala nola, Bacrot (Frantzia), Ponomariov (Ukrania), Grischuk (Errusia) eta Vallejo (Herrialde Katalanak). 1996. urtean, Cala Galdanako (Menorca) 14 urtez azpiko munduko txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen, Sarguissian armeniarrarekin eta Vallejo balear-katalanarekin podiuma partekatuz.

 

Aronianek, zientifikoak diren senar-emazte bikote baten bigarren semeak,  bere arrebarekin ikasi zuen xakean jolasten bost urte zituela; bere ama leherketetan eta eraispenetan espezializatutako ingeniaria zen; bere aita, fisikari bielorrusiarra, laser teknologian espezializatutako ikerlaria zen. Biek alde batera utzi zuten euren ibilbide profesionala Berlinera bizitzera joateko, non Levonek, 18 urterekin, xakean jolasten erakutsi zuen talentua are gehiago gara zezan. Bertan, Bundesligako talde batek fitxatu zuen eta Europako txapelketetan parte hartzeko aukera gehiago izan zituen.

 

            Laster ikusi zen bere gurasoek hartutako erabakia egokia izan zela. Munduko jubenil txapelduna 2002an, Aronianek aurrera egiten jarraitu zuen –asko nabarmendu barik izan bazen ere- xakearen munduan eta pertsona moduan. Armenieraz, errusieraz eta ingelesez hitz egiten du eta aleman apur bat ere badaki, eta lantzean behin espainolez egitea ere gustuko du, hitz itsusiekin adarra jotzea, bereziki. Partidetan arriskatzeko joera handia du, eta bai ikusleek bai antolatzaileek asko estimazen dute. Dudarik gabe, ezin litekeen falta Bilboko Grand Slam-eko Maisuen Finalean.     

 

LEVON ARONIAN-EN PALMARESA.

 

1982.go urriaren 6an jaio zen.

1994: 12 urtez azpiko munduko txapelduna.

1996: 14 urtez azpiko munduko txapeldunordea.

2002: 20 urtez azpiko munduko txapelduna.

2005: Munduko Kopako txapelduna.

2006: Armeniarekin urrezko domina lortu zuen Turineko Olimpiadan (Italia).

 

GRAND SLAM-EKO TXAPELKETAK.

 

Linares Hiria Txapelketako irabazlea 2006an.

Corus-Wijk aan Zee-ko garailea 2007an (Topalov-ekin eta Radjabov-ekin berdindurik) eta 2008an.

 

 

 

Aurretiazko emaitzak Txapelketa honetako gainerako jokalarien aurka.

 

 

 

Jokalaria

Guztira

Garaipenak

Porrotak

Berdinketa

Ikusi

Deskargatu

Anand

10

2

1

7

Ikusi

Deskargatu

Carlsen

23

7

4

12

Ikusi

Deskargatu

Ivanchuk

16

2

8

6

Ikusi

Deskargatu

Radjabov

10

3

1

6

Ikusi

Deskargatu

Topalov

10

2

4

4

Ikusi

Deskargatu

 

                2008-08-23.

 

                Iturria: “http://www.bilbaofinalmasters.com/eu_index.asp” webgunea.