GRAND SLAM-EKO MAISUEN LEHEN FINALA.
8
partida izan ziren, 5 minutukoak, Bilboko Plaza Berrian jokatuak. Ostiral
honetako parte hartzaileak: 102.
1)
Fier
Alexandr (Brasil) 75 puntu (300 euro eta 10 puntu konbinaturako).
2)
Maikel Gongora Reyes (Kuba) 7 puntu (200 euro eta 9 puntu).
3)
Andre Diamant (Brasil) 65 puntu (150 euro eta 8 puntu).
4)
Rafael Di Berardino Diego (Brasil) 6 puntu (100 euro eta 7 puntu).
5)
Sandro Pozo Vera (Kuba) 6 puntu (90 euro eta 6 puntu).
6)
Alejandro Franco Alonso (Espainia) 6 puntu (80 euro eta 5 puntu).
7)
Aramis Alvarez Pedraza (Kuba) 6 puntu (70 euro eta 4 puntu).
8)
Krikor Sevag Mekhitarian (Brasil) 6 puntu (60 euro eta 3 puntu).
9)
Rafael Alvarez Ibarra (Bizkaia, Euskal Herria) 6 puntu (50 euro eta 2
puntu).
10) Jesus M. Iruzubieta Villaluenga (Bizkaia,
Euskal Herria) 6 puntu (50 euro eta puntu bat).
11) Diego Del Rey 6 puntu.
12) David Diez Fraile 6 puntu.
13) Aryam Abreu Delgado 55 puntu.
14) Daniel Alsina Leal 55 puntu.
15) Gustavo Pizzocaro Gomez 55 puntu.
16) Ryszard Bernard 55 puntu.
17) Adria Martorell Aubanell 55 puntu.
18) Luis Javier Arias Garcia 5 puntu.
19) Bruno Villanueva Arguinberri 5 puntu.
20) Holger Schacht 5 puntu.
Ostiral honetan partaidetza handia izan
zen. Batez ere, Brasilgo xakelariak nabarmendu ziren: Alexandr Fier izan zen
irabazle (2.558 puntu zituen FIDE ELOan); Andre Diamant, hirugarren (2.393
puntu FIDE ELOan); Diego Rafael Di Bernardino, laugarren (2.471 FIDE ELOan);
Krikor Sevag Mekhitarian, zortzigarren (2.504 puntu FIDE ELOan); Gustavo
Pizzocaro Gomez, hamabosgarren (2.076 puntu FIDE ELOan).
Alexandr Fier Maisu Handia da, lehenengo
zerrendaburua zen eta puntu erdia atera zion Maikel Gongora kubatarrari (hau bederatzigarren
zerrendaburua zen).
Kubatarrak
apalago ibili ziren egun honetan: Maikel Gongorak bigarren postu ona harrapatu
zuen; Sandro Pozo ere ongi geratu zen, bosgarren; Aramis Alvarez, zazpigarren;
Aryam Abreu espezialista, hamahirugarren, saririk gabe.
Euskal
Herriko lehenengo jokalaria Rafael Alvarez Ibarra izan zen: Bederatzigarren
postuan amaitu zuen, 6 puntuz.
Ondo
ondoan (hamargarren) Jesus Iruzubieta bizkaitarra geratu zen. David Diez Fraile
zornotzarra 12. postu ona eskuratu zuen (20. zerrendaburua zen).
Daniel
Alsina espainiarra bigarren zerrendaburua zen (2.517 FIDE ELOan), baina 14.
postuan gelditu zen.
2008-09-05.
Iturria: http://www.bilbaofinalmasters.com/eu_index.asp
webgunea.