
Igandea, 2008ko irailak 14.
Veselin Topalovek irabazi du Bilboko Mastersa.
Xakea. Veselin Topalovek
irabazi du Bilboko Mastersa, eta berak jaso du
150.000 euroko saria. Bulgariarrak Ivantxuki irabazi
zion atzo, azken jardunaldian. Irabazleak lau puntuko
aldea lortu du Magnus Carlsen
jeinu gaztearekiko. Norvegiarrak Ivantxukekin
berdinduta bukatu zuen, azken jardunaldian Anandekin
berdindu ondoren. Munduko txapeldunak urrian jokatu beharreko munduko
txapelketako finala izan du buruan, eta seigarren izan da Mastersean.
©
berria.info