GROSEKO XVIII. XAKE TXAPELKETA IREKIA – IRETZA SAGARDO MUNDUA SARI HANDIA (JAVIER LUENGO VAZQUEZ VIII. OROIGARRIA).

(2008.go irailaren 20tik 27ra jokatua).

 

 

 

Irailaren 20ko larunbatean hasi eta 27ko larunbatean bukatu zen 9 partidako Torneo hau. Arratsaldeko 5etan izan ziren partidak, Donostiako Gros Xake Taldearen lokalean (igandean goizeko 10etan ere jokatu zen). Sari banaketa azkeneko eguneko arratsaldeko 9etan izan zen. Parte hartzaileak 55 izan ziren (iaz baino 12 gutxiago). 2007ko txapelduna Dragan Paunovic serbiarra izan zen.

 

            Antolatzailea: Gros Xake Taldea. Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udal Kirol Patronatua, Gipuzkoako Xake Federazioa, Euskal Xake Federakuntza eta Iretza Sagardo Mundua S. L. Torneoko zuzendaria: Eliseo Argandoña Izpura. Epaile nagusia: Mikel Larreategi Arana. Epaile laguntzailea: Iñigo Galarza Cenzano.

 

         AZKENEKO JARDUNALDIKO EMAITZAK.

 

            Ventzislav Inkiov (6’5) – Dragan Paunovic (5’5): 0’5-0’5.

            Amon Simutowe (6) – Viesturs Meijers (6): 0-1.

            Nikolai Ninov (6) – Liuven Spassov (5’5): 0’5-0’5.

            Iñigo Martin (5’5) – Aimen Rizouk (5’5): 0-1.

            Iñigo Argandoña (5’5) – Dimitar Marholev (5’5): 0’5-0’5.

            Jesus Maria Espin (5) – Roberto Roldan (5): 0-1.

            Diego Olmo (5) – Jon Zaballa (5): 1-0.

            Eduardo Sanz Perez (4’5) – Hando Mitt (5): 0’5-0’5.

            Juan Carlos Lakunza (4’5) – Jose Angel Burgana (4’5): 1-0.

            Alain Darrigues (4’5) – Mikel Zubia (4’5): 1-0.

            Kai Ming Tung (4’5) – Eduardo Olabe (4’5): 1-0.

            Claude Maruejols (4) – Jose Antonio Veras (4’5): 1-0.

            Diego Bello (4) – Pablo Ezkerro (4): 1-0.

            Oscar Diez Viera (4) – Patricia Gonzalez Pueyo (4): 1-0.

            Mikel Baena (4) – Alex Boo (4): 1-0.

            Andoni Cotta (3’5) – Sin Hung Tung (3’5): 0’5-0’5.

            Julen Garro (3’5) – Joseba Izquierdo (3’5): 0’5-0’5.

            Iñaki Arcelus (3’5) – Tomas Lazkano (3’5): 0-1.

            Iñaki Aizpurua (3) – Juan Ignacio Saenz Zabala (3): 0-1.

            Ernesto Moreno (3) – Christian Sanchez Merino (3): 1-0.

            Veronica Iglesias (3) – Carmen Vallverdu (3): 0’5-0’5.

            Jose Antonio Irulegi (3) – Joseba Sanchez Jimenez (2’5): 1-0.

            Oihana Etxenike (2’5) – Eduardo Estevez (2’5): 0-1.

            Jon Jauregi Barandiaran (2) – Daniel Perez Ibañez (2): 1-0.

            Jorge Espadas (1’5) – Ruben Sebastiani (2): 0-1.

 

            Atsedena (puntu bat): Jesus Goienetxea (2).

 

            Parekatu gabe: Javier Rodriguez Gonzalez (4’5), Alejandro Cantabrana (3’5), Iñaki Elduayen (4) eta Enaut Otxoteko (2’5).

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Ventzislav Inkiov (Bulgaria) – 7 puntu.

2)      Viesturs Meijers (Letonia) – 7 puntu.

3)      Nikolai Ninov (Bulgaria) – 6’5 puntu.

4)      Aimen Rizouk (Argelia) – 6’5 puntu.

5)      Amon Simutowe (Zambia) – 6 puntu.

6)      Dragan Paunovic (Serbia) – 6 puntu.

7)      Iñigo Argandoña Riveiro (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 6 puntu.

8)      Dimitar Marholev (Bulgaria) – 6 puntu.

9)      Liuben Spassov (Bulgaria) – 6 puntu.

10)  Roberto Roldan Riaga (Espainia) – 6 puntu.

11)  Diego Olmo Vega – 6 puntu.

12)  Iñigo Martin Alvarez – 5’5 puntu.

13)  Juan Carlos Lakunza Oyarbide – 5’5 puntu.

14)  Alain Darrigues – 5’5 puntu.

15)  Kai Ming Tung – 5’5 puntu.

16)  Hando Mitt – 5’5 puntu.

17)  Eduardo Sanz Perez – 5 puntu.

18)  Claude Maruejols – 5 puntu.

19)  Diego Bello Castano – 5 puntu.

20)  Oscar Diez Viera – 5 puntu.

21)  Jesus Maria Espin Laborde – 5 puntu.

22)  Jon Zaballa Zarzosa – 5 puntu.

23)  Mikel Baena Salado – 5 puntu.

24)  Javier Rodriguez Gonzalez – 4’5 puntu.

25)  Mikel Zubia Aramburu – 4’5 puntu.

26)  Jose Angel Burgana Lardizabal – 4’5 puntu.

27)  Tomas Lazkano Gaite – 4’5 puntu.

28)  Eduardo Olabe Odriozola – 4’5 puntu.

29)  Jose Antonio Veras Sanz – 4’5 puntu.

30)  Siu Hung Tung – 4 puntu.

31)  Juan Ignacio Saenz Zabala – 4 puntu.

32)  Pablo Ezkerro Hernandez – 4 puntu.

33)  Ernesto Moreno Romero – 4 puntu.

34)  Julen Garro Beraza – 4 puntu.

35)  Joseba Izquierdo Arruferia – 4 puntu.

36)  Andoni Cotta Esnaola – 4 puntu.

37)  Iñaki Elduayen Etxabe – 4 puntu.

38)  Alex Boo Aldanondo – 4 puntu.

39)  Patricia Gonzalez Pueyo – 4 puntu.

40)  Jose Antonio Irulegi Garmendia – 4 puntu.

41)  Alejandro Cantabrana Garona – 3’5 puntu.

42)  Veronica Iglesias Gonzalez – 3’5 puntu.

43)  Carmen Vallverdu Verge – 3’5 puntu.

44)  Iñaki Arcelus Calamundi – 3’5 puntu.

45)  Eduardo Estevez Pegenaute – 3’5 puntu.

46)  Iñaki Aizpurua Zufiria – 3 puntu.

47)  Christian Sanchez Merino – 3 puntu.

48)  Jon Jauregi Barandiaran – 3 puntu.

49)  Jesus goienetxea Yarza – 3 puntu.

50)  Ruben Sebastiaini Paoli – 3 puntu.

51)  Joseba Sanchez Jimenez – 2’5 puntu.

52)  Enaut Otxoteko Gonzalez – 2’5 puntu.

53)  Oihana Etxenike Doktoriarena – 2’5 puntu.

54)  Daniel Perez Ibañez – 2 puntu.

55)  Jorge Espadas Lomas – 1’5 puntu.

 

SEIGARREN ZERRENDABURUAREN GARAIPENA.

 

            Zazpigarren jardunaldiaren hasieran 3 jokalari zeuden buruan, 5 puntuz: Amon Simutowe zambiarra eta Ventzislav Inkiov eta Nikolai Ninov bulgariarrak. Aurretik, Simutowek eta Ninovek haien arteko berdinketa baliatu zuten bost puntu egiteko. Inkiovek bere bosgarren puntua lortu zuen, Iñigo Argandoña garaituta.

 

            Aimen Rizouk argeliarra, Viesturs Meijers letoniarra, Javier Rodriguez Gonzalez eta Dimitar Marholev bulgariarra 4’5 puntuz zihoazen. Atzetik, beste 7 jokalari, 4 puntuz.

 

            Amon Simutowe txuriekin berdindu zuen Ventzislav Inkioven aurka. Nikolai Ninovek ez zuen hori aprobetxatu lidergoa eskuratzeko: Aimen Rizoukekin berdinketa egin zuen.

 

            Viesturs Meijers Javier Rodriguezi nagusitu zitzaion eta liderrak harrapatu zituen (5’5 puntuz). Dimitar Marholevek berdindu zuen Liuben Spassovekin eta puntu erdira geratu zen. Dragan Paunovic eta Roberto Roldan ere iritsi ziren 5 puntuko langara, Hando Mitt eta Diego Olmo, hurrenez hurren, gainditu eta gero.

 

            Zortzigarren jardunaldian Ventzislav Inkiovi egokitu zitzaion partidarik errazena eta irabazi zuen bakarra izan zen liderren artean. Beltzekin Roberto Roldan garaitu zuen. Beraz, 6’5 puntuz geratu zen.

 

            Meijers-Ninov eta Marholev-Simutowe neurketek berdinean bukatu zuten. Marholev 5’5 puntuz gelditu zen. Besteak, 6 puntuz.

 

            Aimen Rizouk eta Dragan Paunovic jokalariek burura hurbiltzeko aukera izan zuten (garailea 6 puntuz kokatuta). Baina berdinketak titulutik urrundu zituen.

 

            Bederatzigarren jardunaldian (azkenekoan), Inkiovek bere abantaila baliatu zuen. Txuriekin berdinketa egin zuen Paunovicekin eta Txapelketa eskuratu zuen.

 

            Meijers letoniarrak beltzekin Simutowe gainditu eta Inkiov harrapatu zuen, baina bigarren postuan geratu zen.

 

            Nikolai Ninovek Liuben Spassovekin berdindu zuen eta hirugarren postua ziurtatu zuen, 6’5 puntuz.

 

            Aimen Rizouki Iñigo Martin gazte gipuzkoarra egokitu zitzaion eta puntua eskuratu zuen. Horrela, 6’5 puntuz, laugarren geratu zen.

 

            Iñigo Argandoñak Marholevekin berdintzea erdietsi zuen. Horrela, saria eskuratu zuen: Zazpigarren izan zen, 6 puntuz.

 

            Diego Olmok Jon Zaballa gainditu zuen eta 6 puntuz bukatu zuen. Bere Txapelketa onak ez zuen goiko saririk izan: Hamaikagarren geratu zen. Baina 18 urtez azpiko lehenengo jokalaria eta ELOko 2000 puntuz azpiko lehenengo jokalaria izan zen eibartarra.

 

            Ustekabe handirik gabeko Torneoa izan zen. Faboritoak ibili ziren sailkapeneko goi aldean. Hamargarren zerrendaburua, Javier Rodriguez Gonzalez, izan zen gaizki geratu zen bakarra. Azkeneko hiru partidak galdu zituen eta 24. postuan bukatu zuen.

 

            Ventzislav Inkiov garailea seigarren zerrendaburua zen, 2.446 puntuz. Maisu Handia da bulgariarra. Dragan Paunovic, iazko garailea lehenengo zerrendaburua zen, 2.539 puntuz, baina aurten seigarren postua besterik ez du lortu.

 

SARIAK.

 

            Ventzislav Inkiov lehenengoarentzat: 800 euro.

            Viesturs Meijers bigarrenarentzat: 600 euro.

            Nikolai Ninov hirugarrenarentzat: 450 euro.

            Aimen Rizouk laugarrenarentzat: 350 euro.

            Amon Simutowe bosgarrenarentzat: 250 euro.

            Dragan Paunovic seigarrenarentzat: 200 euro.

            Iñigo Argandoña Riveiro zazpigarrenarentzat: 160 euro.

            Dimitar Marholev zortzigarrenarentzat: 120 euro.

            Liuben Spassov bederatzigarrenarentzat: 100 euro.

            Roberto Roldan Riaga hamargarrenarentzat: 80 euro.

 

            Lehenengo beteranoak eta lehenengo gazteak ere saria irabazi zuten.

 

            PALMARESA.

 

            2002an, XII. edizioan: Iñigo Argandoña Riveiro (Euskal Herria), txapeldun; Javier Gastañares Lopez (Euskal Herria), bigarren; Hugo Alvarez Ponga (Euskal Herria), hirugarren.

            2003an, XIII. edizioan: Roberto Cifuentes Parada (Txile), txapeldun; Francisco Gallego Eraso (Euskal Herria), bigarren; Alberto Andres Gonzalez (Espainia), hirugarren.

            2004an, XIV. edizioan: Zhang Pengxiang (Txina), txapeldun; Roberto Cifuentes Parada (Txile), bigarren; Azer Mirzoev (Azerbaijan), hirugarren.

            2005ean, XV. edizioan: Iñigo Argandoña Riveiro (Euskal Herria), txapeldun; Sabrina Vega Gutierrez (Espainia), bigarren; Daniel Barria (Txile), hirugarren.

            2006an, XVI. edizioan: Sergey Kasparov (Bielorrusia), txapeldun; Aimen Rizouk (Argelia), bigarren; Viesturs Meijers (Letonia), hirugarren.

            2007an, XVII. edizioan: Dragan Paunovic (Serbia), txapeldun; Anton Kovalyov (Argentina), bigarren; Dzhurabek Khamrakulov (Uzbekistan), hirugarren.

            2008an, XVIII. edizioan: Ventzislav Inkiov (Bulgaria), txapeldun; Viesturs Meijers (Letonia), bigarren; Nikolai Ninov (Bulgaria), hirugarren.

 

 

 

 

                2008-09-27.

 

                Iturria: “http://www.ajedrezvasco.com” webgunea.