NAFARROAKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA.

(2008.go urriaren 4tik azaroaren 22ra).

 

 

 

            Iruρeko Juslarrotxan Kultur Etxean jokatu zen, larunbat arratsaldeetan. Dena den, ez zen Txapelketa erabat osatu. Maila Nagusi Berezia jokatzeke dago eta hor erabakiko da Nafarroako xakelari txapelduna, 2008-09ko denboraldian. Jokalari bakoitzak ordu eta erdi izan zituen partida osoa jokatzeko, jokaldi bakoitzeko 30 segundoko gehikuntzaz. 7 partida izan ziren.

 

2007-08ko txapelduna Unai Garbisu De Goρi izan zen (Maila Nagusi Berezian nagusitu zen). Maila Nagusiko 2007-08ko garailea Iρaki Rebole Arbea izan zen. Lehenengo Mailako 2007-08ko garailea Ruben Iza Olivan izan zen. Bigarren Mailako 2007-08ko garailea Wladislau Henry Diaz Mollenedo izan zen.

 

2006-07 denboraldian, Mikel Huerga Leatxe izan zen Nafarroako xake txapelduna. 2005-06 denboraldian, Gustavo Jimenez Martin.

 

 

 

MAILA NAGUSIA.

 

 

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Daniel Zamarbide Iρarrea – 6 puntu.

2)    Eduardo Burguete Archel – 6 puntu.

3)    Henry Diaz Mollenedo – 5 puntu.

4)    Adrian Leranoz Zabalza – 4’5 puntu.

5)    Iker Iraρeta Unzue – 4’5 puntu.

6)    Axel Roviralta Montero – 4’5 puntu.

7)    Iρaki Esparza Martinez – 4’5 puntu.

8)    Miguel Argaya Urdaniz – 4 puntu.

9)    Jesus Martinez Zazo – 4 puntu.

10) Rafael Ruiz Escobar – 4 puntu.

11) Iρaki Barberia Fernandez – 4 puntu.

12) Javier Perez Marchal – 3’5 puntu.

13) Alfonso Marcos Jimenez – 3’5 puntu.

14) Cesar Razkin Igoa – 3 puntu.

15) Alfonso Cemborain Oricain – 3 puntu.

16) Joseba Otano Villanueva – 3 puntu.

17) Jose Antonio Apesteguia Domaica – 3 puntu.

18) Jose Zaratiegui Cardesa – 3 puntu.

19) Jesus Maria Oyaga Valencia – 2’5 puntu.

20) Ruben Iza Olivan – 2’5 puntu.

21) Daniel Garcia Mina – 2 puntu.

22) Adrian Ortega Lopez – 2 puntu.

23) Cesar Torres Isturiz – 2 puntu.

24) Iρigo Elia Aldabe – 1’5 puntu.

 

DANIEL ZAMARBIDEK ETA EDUARDO BURGUETEK ALDEA JARRI ZUTEN.

 

Aurreko denboraldiaren aldean jokalari parte hartzaileen kopurua dezente jaitsi zen: 44tik 24ra. Orduan egutegi aldaketak eta Maila Nagusi Bereziaren sorrerak interesa piztu zuten. Baina Txapelketa honetan horiek ez ziren gauza berriak eta betiko ohituretan murgildu zen Nafarroako xake mundua, antza.

 

            Aurreko urteko Txapelketan lehenengo bost sailkatuek ez zuten parte hartu. Hau da, Iρaki Rebole, Ignacio Martinez Fernandez de Arcaya, Jesus Javier Cortes, Iker Ojer eta Gonzalo Mombiela ez ziren aritu.

 

            Daniel Zamarbide eta Eduardo Burguete menperatzaile handiak izan ziren. Haiek jokatuko dute Maila Nagusi Berezian, 2009.go apirilaren 8tik 12ra. Unai Garbisu De Goρi eta Jose Miguel Ugalde Ezkurra aurreko denboralditik sailkatuta daude. ELOaren bidez beste bi jokalari batuko dira Nafarroako txapeldunaren titulua lehiatzeko.

 

            Daniel Zamarbidek ez zuen jokatu aurreko denboraldian eta Eduardo Burguete orduan zazpigarren izan zen.

 

 

 

 

LEHENENGO MAILA.

 

 

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Aritz Idiazaba Troyas – 5’5 puntu.

2)    Javier Sevilla Subiza – 5’5 puntu.

3)    Raul Martinez Lasanta – 5’5 puntu.

4)    Valentin De Esteban De Esteban – 5 puntu.

5)    Jon Iturralde Borda – 5 puntu.

6)    Angel Maria Silvestre Escorza – 5 puntu.

7)    Aitor Martinez Ayesa – 4’5 puntu.

8)    Emilio Duran Fernandez – 4’5 puntu.

9)    Manex Insausti Olasagarre – 4’5 puntu.

10) Jon Iρaki Arrizibita Legarre – 4’5 puntu.

11) Mikel Torres Aldabe – 4 puntu.

12) Luis David Jimenez Almeida – 4 puntu.

13) Francisco Javier Echarri Fernandez – 4 puntu.

14) Mikel Ortega Lopez – 4 puntu.

15) Fernando Hernandez Zorzano – 4 puntu.

16) Julio Vazquez Arellano – 4 puntu.

17) Marina Sevilla Subiza – 3’5 puntu.

18) Jose Maria Sanchez Martinez – 3’5 puntu.

19) Diego Moral Barragan – 3’5 puntu.

20) Aitor Saldias Madoz – 3’5 puntu.

21) Julian Ortigosa Martin – 3 puntu.

22) Aitor Jauregi Moratxo – 3 puntu.

23) Jose Antonio Yeregi Urmeneta – 3 puntu.

24) Francisco Javier Ayerra Aizpun – 3 puntu.

25) Andrea Garcia Mina – 2’5 puntu.

26) Daniel Aguinaga Garijo – 2’5 puntu.

27) Manuel Arcos Garcia – 2’5 puntu.

28) Juan Felix Egues Oroz – 2 puntu.

29) Jon Jauregi Moratxo – 2 puntu.

30) Jose Maria Goldaraz Rubins – 2 puntu.

31) Julen Flores Reparaz – 1’5 puntu.

32) Mikel Razkin Fraile – Puntu bat.

33) Agustin Santos Etxepare – Puntu bat.

34) Fernando Gil Ipas – Puntu bat.

35) Juan Fraile Rojo – 0 puntu.

 

LEHIA HANDIA, AZKENEKO SEGUNDORA ARTE.

 

5’5 puntu behar ziren Maila Nagusira igotzeko. Azkeneko jardunaldian erabaki ziren igoerak tentsio handiko partidetan.

 

            Aritz Idiazabalek eta Manex Insaustik garaipena behar zuten. Laster huts egin zuen Sakanako jokalari gazteak eta desabantailan amore eman behar izan zuen. Aritz Idiazabal, gainera, txapeldun geratu zen horrela maila honetan.

 

            Aitor Martinez Ayesak oso txapelketa txukuna egina zuen, nahiz eta seigarren partida galdu. Raul Martinez Lasantaren aurrean faboritoa zen. Biek behar zuten garaipena. Ustekabea gertatu zen eta jokalari beteranoak irabazi zuen: Raul Martinez Lasanta, azkenean, Maila Nagusira.

 

            Azken txandako partidarik luzeena Javier Sevillak eta Jon Iturraldek bizi izan zuten. Lehenengoak garaipena behar zuen eta bigarrenak berdinketak. Amaieran peoi bat gehiago zuen Jon Iturraldek eta ematen zuen berak lortuko zuela igoera, baina Javier Sevillak ongi jokatu zuen gaztelua eta erregearekin, Jon Iturralde estutu zuen eta huts eginarazi ere bai. Igoera, beraz, Javier Sevillarentzat.

 

            Emilio Duranek garaipena behar zuen Angel Silvestreren aurrean. Honek ohorea besterik ez zuen jokoan eta Duranentzat igoerako tenorea iritsia zela uste zuen jendeak. Silvestre, ordea, ez zegoen prest opariak egiteko eta final lehiatu batean irabazi eta igoerarik gabe utzi zuen Emilio Duran.

 

            Maila honetan, aurreko denboraldiko parte hartzaileen kopurua erraz gainditu zen (27tik 35era).

 

            Maila Nagusira igotzea lortu duten jokalariak: Aritz Idiazabal Troyas, Javier Sevilla Subiza eta Raul Martinez Lasanta.

 

            Aurreko denboraldian Aritz Idiazabal zazpigarren izan zen eta Javier Sevilla bederatzigarren. Raul Martinez Lasantak ez zuen jokatu.

 

 

 

BIGARREN MAILA.

 

 

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Pablo Urriza Iricibar – 6 puntu.

2)    Gorka Losantos Nuin – 5’5 puntu.

3)    Isidro Diaz Redondo – 5 puntu.

4)    Unai Vigor Iriarte – 5 puntu.

5)    Ismael Anton Reparaz – 5 puntu.

6)    Juan Antonio Monreal Amezketa – 5 puntu.

7)    Jonathan Schomllinger – 5 puntu.

8)    Aimar Yeregi Bakaikoa – 4’5 puntu.

9)    Manuel Lopez Medina – 4 puntu.

10) Ibai Ros Iturgaiz – 4 puntu.

11) Miguel Angel Garcia Andres – 4 puntu.

12) Olast Arrizibita Iriarte – 4 puntu.

13) Gerardo Lerendegi Gorrotxategi – 4 puntu.

14) Axel Grube – 4 puntu.

15) Asier Oraa Iribarren – 3’5 puntu.

16) Maialen Ros Iturgaiz – 3’5 puntu.

17) Markel Flores Reparaz – 3’5 puntu.

18) Iρaki Guardado Minchinela – 3’5 puntu.

19) Eduardo Tuρon Gonzalo – 3’5 puntu.

20) Jose Angel Arregui Uribe – 3’5 puntu.

21) Adelino Moreira Da Silva – 3 puntu.

22) Ricardo Borda Suescun – 3 puntu.

23) Fermin Anaut Etxeberria – 3 puntu.

24) Ibai Beorlegi Vergel – 3 puntu.

25) Ruben Palma Gonzalez – 2’5 puntu.

26) Sergio Palma Gonzalez – 2’5 puntu.

27) Jose Luis Garcia Unzueta – 2 puntu.

28) Odei Lerendegi Lasa – 2 puntu.

29) Daniel Lizarraga Rivas – 1’5 puntu.

30) Iρigo Velaz Ballesteros – 1’5 puntu.

31) Imanol Solano Martinez – 1’5 puntu.

32) Andrea Garces Galarreta – Puntu bat.

33) Iρigo Garces Galarreta – Puntu bat.

34) David Jesus Navarrete Rodriguez – 0’5 puntu.

35) Ivan Miranda Urrizola – 0 puntu.

36) Javier Madinabeitia Ochoa – 0 puntu.

 

PARTE HARTZAILE GUTXIAGO, IGOERA GARESTIAGO.

 

Bigarren Mailan 9 jokalari gutxiago izan ziren, aurreko denboraldian baino (hala ere, orduan Txapelketa 36 jokalarik soilik amaitu zuten). Horren ondorioz, zailagoa izan zen igotzea: Txapelketa honetan zazpi jokalarik lortu zuten eta 10ek aurreko denboraldian.

 

            Unai Vigor-Manuel Lopez Medina, Jonathan Schomllinger-Olast Arrizibita eta Juan Antonio Monreal-Gerardo Lerendegi izan ziren lehiarik interesgarrienak azkeneko txandan. Garaileek soilik lortuko zuten Lehenengo Mailarako igoera. Azkenean, hiru kasuetan, txurientzat izan zen garaipena.

 

            Lehenengo Mailara igotzea lortu duten jokalariak: Pablo Urriza Iricibar, Gorka Losantos Nuin, Isidro Diaz Redondo, Unai Vigor Iriarte, Ismael Anton Reparaz, Juan Antonio Monreal Amezketa eta Jonathan Schomllinger. Igotzeko 5 puntu behar ziren.

 

            Aurreko denboraldian Pablo Urriza hamabigarren izan zen 4’5 puntuz, Gorka Losantos hogeita bigarren 3’5 puntuz eta Unai Vigor hogeigarren 3’5 puntuz. Isidro Diazek, Ismael Antonek, Juan Antonio Monrealek eta Jonathan Schomllingerrek ez zuten jokatu.

 

 

 

                2008-11-22.

 

                Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.