AITA FELIX MARTINEZ XV. OROIGARRIA TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA.

(2008.go abenduaren 13an jokatua).

 

Calasanz taldeak antolaturiko Txapelketa hau larunbatean jokatu zen, Gasteizen. Bost jardunaldiko Txapelketa izan zen, sistema suitzarra erabilita. Lau mahaitan jokatu zen. 30 minutuko partidak izan ziren.

            AZKENEKO SAILKAPENA.

1)    San Viator (Gasteiz) – 15’5 puntu.

2)    Egidazu (Gasteiz) – 15 puntu.

3)    Sociedad Ajedrecística Logroñesa (Logroño) – 11’5 puntu.

4)    Calasanz A (Gasteiz) – 11’5 puntu.

5)    Ruta de Europa (Arabako Subijana) – 10 puntu.

6)    Amurrio – 9 puntu.

7)    Calasanz B (Gasteiz) – 9 puntu.

8)    Bustinzuri (Gasteiz) – 8’5 puntu.

9)    Arambizkarra (Gasteiz) – 8 puntu.

10) Olabide (Gasteiz) – 2 puntu.

Lehenengo jardunaldian San Viator, Egidazu, Calasanz A eta SAL taldeek abantaila hartu zuten, 4-0 irabazita. Ruta de Europak, ordea, 3-1 irabazi zion Arambizkarrari.

            Bigarren jardunaldian, San Viatorrek kolpea eman zuen Calasanz Ari 4-0 nagusituta. Egidazuk 3-1 irabazi zion SAL taldeari. Ruta de Europak 1-3 garaitu zuen Buztinzuri.

            Hirugarren jardunaldian Egidazuk eta San Viatorrek berdindu zuten: 2-2. Ruta de Europak galdu zuen SAL talde errioxarraren aurka: 1’5-2’5. Calasanz Ak 3’5-0’5 garaitu zuen Arambizkarra eta aldea murriztu zuen. Horrela geratu zen sailkapena: San Viator, 10 puntu; Egidazu, 9; Ruta de Europa, Calasanz A eta SAL, 7’5 puntu.

            Laugarren jardunaldian sailkapena estutu zen. San Viatorrek 2’5-1’5 garaitu zuen Ruta de Europa. Egidazuk 1-3 irabazi zion Calasanz Ari. SAL 3-1 nagusitu zitzaion Amurriori eta hirugarren postua bereganatu zuen. Sailkapena: San Viator, 12’5 puntu; Egidazu, 12; SAL, 10’5; Ruta de Europa, 9; Calasanz A, 8’5.

            Bosgarren jardunaldian, goiko taldeen arteko lehiak izan ziren: SAL – San Viator, 1-3; Ruta de Europa – Egidazu, 1-3. Beraz, ozta-ozta, San Viatorrek lidertzari eutsi zion. Calasanz Ak 1-3 irabazi zion Calasanz Bri eta, horrela, laugarren postura igo zen.

            Sariak San Viator (lehenengoa), Egidazu (bigarrena) eta SAL (hirugarrena) taldeek eraman zituzten.

            San Viator seigarren izan zen 2007. urtean eta SAL bosgarren. Egidazu izan zen 2007ko garailea.

         TORNEO HONETAKO HISTORIA.

            2006. urtean, XIII. edizioan: San Viator (Gasteiz), garaile; Calasanz (Gasteiz), bigarren; Ruta de Europa (Arabako Subijana), hirugarren.

            2007. urtean, XIV. edizioan: Egidazu (Gasteiz), garaile; Gros (Donostia), bigarren; Juventud (Burgos, Espainia), hirugarren.

            2008. urtean, XV. edizioan: San Viator (Gasteiz), garaile; Egidazu (Gasteiz), bigarren; SAL (Logroño), hirugarren.

 

 

2008-12-13.

Iturria: Arabako Xake Federazioa.