ERANDIOKO UDALA NAZIOARTEKO XVII. XAKE TXAPELKETA IREKIA.

 

 

 

            Erandio Bilbotik 8 kilometrora dago, Bizkaian. 23.960 biztanle ditu, 2007ko erroldaren arabera. Horietatik, % 24’92 euskaldun (2006ko datuen arabera). Alkatea EAJ alderdikoa du.

 

            Urduliz, Laukiz, Berango, Bilbo, Loiu, Sondika, Leioa eta Getxo ditu ondoan Erandiok. Zenbait populazio gune ditu: Astrabudua  (10.237 biztanle), Altzaga (9.969 biztanle), Erandio-Goikoa (1.088 biztanle), Goiherri (476 biztanle), Asua-Laroeta (392 biztanle) eta Lutxana-Enekuri (378 biztanle).

 

            Hiru fasetan Erandioko guneak pasatu ziren Bilboko udalerrira (1924an, 1940an eta 1966an). 1983an, ordea, Bilbotik bereiztu zen berriro. Aurretik, XIX. mendean, industrializazioa iritsi zen Erandiora.

 

            Telmo Zarraonaindia futbolaria da erandiotarrik ospetsuena (Zarra mitikoa, dagoeneko zendua). Ramon Rubial PSE-PSOEko buruzagia ere zen Erandiokoa. Eusko Kontseilu Nagusiaren sorreran lehendakaria izan zen (erakunde aurreautonomikoa).

 

            Erandioko Udala Nazioarteko XVII. Xake Txapelketa Irekia 2008.go abenduaren 20tik 27ra jokatu zen Josu Murueta Kultur Etxean, Erandioko Astrabudua auzoan. 9 txanda izan ziren. Partida osatzeko 90 minutu izan zituen jokalari bakoitzak, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

            Erandio Kirol Elkarteak antolatu zuen. 2006. urtetik Nazioarteko Torneo honen aitabitxiak Veselin Topalov eta bere prestatzaile Silvio Danailov dira.

 

            Babesle ugari izan zituen Torneo honek: Erandioko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, Eusko Jaurlaritza, Eroski, La Caixa, Hesperia Bilbao, Metro Bilbao, Primafila eta Cables y Alambres Especiales S.A.

 

         AZKENEKO JARDUNALDIKO EMAITZA BATZUK.

 

            Stanislav Savchenko (6’5) – Alejandro Franco (6): 0’5-0’5.

            Igor Rausis (6’5) – Alex Moreto (6): 1-0.

            Jordan Ivanov (6) – Kiprian Berbatov (6’5): 0’5-0’5.

            Cristobal Limeres (6) – Carlos Nava (6): 0’5-0’5.

            David Martinez Pelaez (5’5) – Jon Angulo (6): 0-1.

            Sergio Trigo (5) – Aritz Zabala (5): 1-0.

            Jose Vicente Miranda (5) – Alain Prieto (5): 0-1.

            Bruno Villanueva Arguinberri (5) – Modesto Perez Fernandez (5): 0’5-0’5.

            Mario Basto (5) – Ander Marchena (5): 1-0.

            Juan Francisco Villate (5) – Francisco Resano (5): 0-1.

           

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Igor Rausis (Txekia) – 7’5 puntu.

2)    Stanislav Savchenko (Ukrania) – 7 puntu.

3)    Kiprian Berbatov (Bulgaria) – 7 puntu.

4)    Jon Angulo Martinez (Bizkaia, Euskal Herria) – 7 puntu.

5)    Jordan Ivanov (Bulgaria) – 6’5 puntu.

6)    Alejandro Franco Alonso (Sestao taldeko espainiarra) – 6’5 puntu.

7)    Carlos Nava Pereda (Bizkaia, Euskal Herria) – 6’5 puntu.

8)    Cristobal Limeres (Bizkaia, Euskal Herria) – 6’5 puntu.

9)    Sergio Trigo Urkijo (Bizkaia, Euskal Herria) – 6 puntu.

10) Alex Moreto Quintana (Bizkaia, Euskal Herria) – 6 puntu.

11) Alain Prieto Aranguren (Bizkaia, Euskal Herria) – 6 puntu.

12) Mario Basto Auzmendi (Bizkaia, Euskal Herria) – 6 puntu.

13) Francisco Resano Lopez (Bizkaia, Euskal Herria) – 6 puntu.

14) David Martinez Pelaez (Bizkaia, Euskal Herria) – 5’5 puntu.

15) Manuel Alberto (Angola) – 5’5 puntu.

16) Modesto Perez Fernandez (Bizkaia, Euskal Herria) – 5’5 puntu.

17) Bruno Villanueva Arguinberri – 5’5 puntu.

18) Aizbeltz Buiza Prieto – 5’5 puntu.

19) Cesar Montolio Benedicto – 5’5 puntu.

20) Jose Vicente Miranda Castaρos – 5 puntu.

21) Aritz Zabala Perez – 5 puntu.

22) Alex Rodriguez Gonzalez – 5 puntu.

23) Juan Francisco Villate Montes – 5 puntu.

24) Joseph Lopez De Castro – 5 puntu.

25) Antonio Antolin Aguirre – 5 puntu.

26) Jon Andoni Francisco Etxebarria – 5 puntu.

27) Ander Marchena Hurtado – 5 puntu.

28) Javier Marchena Hurtado – 5 puntu.

29) Antxoka Gerrikabeitia Uriarte – 5 puntu.

30) Jesus Maria Perez Palma – 4’5 puntu.

31) Jose Ignacio Antolin Aguirre – 4’5 puntu.

32) Eder Hernandez Izaguirre – 4’5 puntu.

33) Jon Ander Gallastegi Manarikua – 4’5 puntu.

34) Aitor Uria Ramirez – 4’5 puntu.

35) Alberto Javier Cano Cabero – 4’5 puntu.

36) Manuel Gutierrez Renedo – 4’5 puntu.

37) Asier Aramburu Leon – 4’5 puntu.

38) Guillermo Ruiz Ruiz – 4’5 puntu.

39) Raimundo De Andres Barrena – 4’5 puntu.

40) Jose Manuel Garcia Sanchez – 4’5 puntu.

41) Ainhoa Barrio Ugidos – 4’5 puntu.

42) Jon Regillaga Otano – 4’5 puntu.

43) Josu Bergara Ede – 4’5 puntu.

44) Victor Manuel Gamarra Rodriguez – 4’5 puntu.

45) Javier Acedo Pena – 4 puntu.

46) Luis Rubio Rodriguez – 4 puntu.

47) Roberto Garcia Muρoz – 4 puntu.

48) Jorge Robledinos Sanchez – 4 puntu.

49) Jon Egia Abad – 4 puntu.

50) Ibon Barrio Ugidos – 4 puntu.

51) Jose Manuel Martinez Goiriz – 4 puntu.

52) Ixidor Urbano Ortega – 4 puntu.

53) Karmelo Fernandez Amezaga – 4 puntu.

54) Jose Manuel Basaρez Barrio – 4 puntu.

55) Carmelo Berdasco Revilla – 4 puntu.

56) Eneko Sierra Santibaρez – 4 puntu.

57) Javier Acedo Alonso – 4 puntu.

58) Eihartze Buiza Prieto – 4 puntu.

59) Arkaitz Arbulu Gallastegui – 3’5 puntu.

60) Cipriano Delgado Rodriguez – 3’5 puntu.

61) Didier Ramos Espinosa – 3 puntu.

62) Alejandro Valverde Urbano – 3 puntu.

63) Luis Ignacio Sanchez Serrano – 3 puntu.

64) Federico Gonzalez Llano – 3 puntu.

65) Julen Aretxabaleta Saez – 3 puntu.

66) Unai Estebanez Sevilla – 2’5 puntu.

67) Javier Salas Martin – 2 puntu.

68) Miguel Espinosa Cancino – 2 puntu.

69) Luis Sanjurjo Alonso – 2 puntu.

70) Jose A. Urlezaga Mandaluniz – 2 puntu.

71) Monica Espinosa Cancino – Puntu bat.

72) Salvador Lopez Rojas – Puntu bat.

73) Cristina Espinosa Cancino – Puntu bat.

74) Jose Miguel Espinosa Alejos – Puntu bat.

75) Juan Angel Asensio Ariρo – 0 puntu.

76) Alvaro Perez Varela – 0 puntu.

77) Jonathan Navarro Vallejo – 0 puntu.

78) Amon Simutowe – 0 puntu.

 

IGOR RAUSIS, KIPRIAN BERBATOV ETA JON ANGULOREN TORNEOA.

 

            Kiprian Bervatov 12 urteko bulgariarrak arreta piztu zuen. Dagoeneko FIDE Maisua da, 2.346 puntuko eloarekin. Seigarren zerrendaburua zen eta hirugarren postuan amaitu zuen.

 

            Zazpigarren jardunaldian Cristobal Limeresi irabazi zion pieza beltzekin. Une horretan, 6’5 puntuz, lider bakarra zen. Igor Rausisek 6 puntu zituen (Carlos Navari irabazi zion). Ondoren, 5’5 puntuz, Stanislav Savchenko (Jordan Ivanovekin berdindu zuen) eta Jon Angulo (Jesus Maria Perez Palma gainditu zuen) zihoazen.

 

            Zortzigarren jardunaldian Kiprian Berbatovek pieza txuriekin galdu zuen Stanislav Savchenkoren aurka. Jon Angulo bizkaitarrak oso emaitza ona lortu zuen Igor Rausisen aurka: Berdinketa. Berbatov, Savchenko eta Rausis buruan geratu ziren 6’5 puntuz. Jon Angulo 6 puntuz zihoan. Beste 5 jokalarik harrapatu zuten: Alejandro Franco (Sergio Trigo gaindituta), Jordan Ivanov (Alain Prieto garaituta), Cristobal Limeres (Modesto Perez Fernandezi nagusituta), Carlos Nava (Mario Bastori irabazita) eta Alex Moreto (Manuel Albertoren aurka garaile).

 

            Azkeneko txandan, Stanislav Savchenkok Alejandro Francorekin berdindu zuen eta Kiprian Berbatovek gauza bera egin zuen Jordan Ivanov herrikidearekin. Berdinketa horiek aprobetxatu zituen Igor Rausis txekiarrak. Alex Moreto gainditu zuen eta puntu erdiko abantailaz Torneoa eraman zuen.

 

            Jon Angulok David Martinez Pelaez gainditu zuen. Horrela, 7 puntuz, laugarren postu distiratsua eskuratu zuen. Cristobal Limeresek eta Carlos Navak berdinketa egin zuten. Zazpigarren geratu zen Nava eta zortzigarren Limeres, biak 6’5 puntuz.

 

            Sergio Trigo bizkaitar gaztearen 9. postua ere azpimarratzekoa da, bere ranking-a defendatzea besterik ez bazen ere.

 

            Igor Rausis hirugarren zerrendaburua zen. 2.480 puntu zituen 2008ko urriko FIDE eloan.

 

SARIAK.

 

            Igor Rausis lehenengoarentzat: 1.200 euro.

            Stanislav Savchenko bigarrenarentzat: 850 euro.

            Kiprian Berbatov hirugarrenarentzat: 600 euro.

            Jon Angulo Martinez laugarrenarentzat: 500 euro.

            Jordan Ivanov bosgarrenarentzat: 375 euro.

            Alejandro Franco Alonso seigarrenarentzat: 250 euro.

            Carlos Nava Pereda zazpigarrenarentzat: 150 euro.

            Cristobal Limeres Guiance zortzigarrenarentzat: 100 euro.

            Sergio Trigo Urkijo bederatzigarrenarentzat: 90 euro.

            Alex Moreto Quintana hamargarrenarentzat: 80 euro.

            Alain Prieto Aranguren, Mario Basto Auzmendi, David Martinez Pelaez, Manuel Alberto eta Modesto Perez Fernandez 11., 12., 14., 15. eta 16. sailkatutakoentzat: 50 euro.

 

            Francisco Resano Lopez Erandioko lehenengo jokalariarentzat: 70 euro.

            Bruno Villanueva Arguinberri Erandioko bigarren jokalariarentzat: 60 euro.

            Jon Andoni Francisco Etxebarria Erandioko hirugarren jokalariarentzat: 50 euro.

            Aitor Uria Ramirez Erandioko laugarren jokalariarentzat: 40 euro.

           

            Raimundo De Andres Barrena lehenengo jokalari beteranoarentzat: 70 euro.

            Jose Manuel Garcia Sanchez bigarren jokalari beteranoarentzat: 60 euro.

            Julen Aretxabaleta Saez hirugarren jokalari beteranoarentzat: 50 euro.

 

            Alex Rodriguez Gonzalez 2.100 baino gutxiagoko eloko lehenengo jokalariarentzat: 30 euro.

 

            Cesar Montolio Benedicto 2.000 baino gutxiagoko eloko lehenengo jokalariarentzat: 30 euro.

            Joseph Lopez De Castro 2.000 baino gutxiagoko eloko bigarren jokalariarentzat: 25 euro.

            Ander Marchena Hurtado 2.000 baino gutxiagoko eloko hirugarren jokalariarentzat: 20 euro.

            Antxoka Gerrikabeitia Uriarte 2.000 baino gutxiagoko eloko laugarren jokalariarentzat: 10 euro.

 

            Aizbeltz Buiza Prieto 1.800 baino gutxiagoko eloko lehenengo jokalariarentzat: 30 euro.

            Juan Francisco Villate Montes 1.800 baino gutxiagoko eloko bigarren jokalariarentzat: 25 euro.

            Javier Marchena Hurtado 1.800 baino gutxiagoko eloko hirugarren jokalariarentzat: 20 euro.

            Jon Ander Gallastegi Manarikua 1.800 baino gutxiagoko eloko laugarren jokalariarentzat: 10 euro.

 

            Ainhoa Barrio Ugidos 1.700 baino gutxiagoko eloko lehenengo jokalariarentzat: 30 euro.

            Jorge Robledinos Sanchez 1.700 baino gutxiagoko eloko bigarren jokalariarentzat: 25 euro.

            Jon Egia Abad 1.700 baino gutxiagoko eloko hirugarren jokalariarentzat: 20 euro.

            Ibon Barrio Ugidos 1.700 baino gutxiagoko eloko laugarren jokalariarentzat: 10 euro.

 

            PALMARESA.

 

1998an, VII. edizioan: Ruslan Pogorelov (Ukrania), txapeldun.

1999an, VIII. edizioan: Santiago Gonzalez De la Torre (Bizkaia, Euskal Herria), txapeldun.

2000n, IX. edizioan: Cristobal Limeres Guiance (Bizkaia, Euskal Herria), txapeldun.

2001ean, X. edizioan: Jordan Ivanov (Bulgaria), txapeldun.

2002an, XI. edizioan: Milen Vasilev (Bulgaria), txapeldun.

2003an, XII. edizioan: Azer Mirzoev (Azerbaijan), txapeldun.

2004an, XIII. edizioan: Azer Mirzoev (Azerbaijan), txapeldun.

2005ean, XIV. edizioan: Vladimir Epishin (Errusia), txapeldun.

2006an, XV. edizioan: Sergey Kasparov (Bielorrusia), txapeldun.

            2007an, XVI. edizioan: Sergey Kasparov (Bielorrusia), txapeldun.

            2008an, XVII. edizioan: Igor Rausis (Txekia), txapeldun.

 

 

 

 

 

 

 

                2008-12-27.

 

                Iturria: “http://www.ajedrezvasco.com” webgunea.