TXINTXUR ELKARTEKO XAKE AKTIBOKO I. TXAPELKETA.

(2009.go urtarrilaren 3an jokatua).

 

 

 

            Zizur Nagusia Iruñetik 5 kilometrora dago. Ondoan Barañain, Arazuri, Iruñea, Galar, Zizur Txikia eta Gazolatz ditu. 13.197 biztanle zituen 2006. urtearen hasieran.

 

            Lehen karlistaldira arte (1833-1840) euskara hizkuntza nagusia izan zen Zizur Nagusian. XIX. mendean zehar euskararen erabilpenak, poliki-poliki, behera egin zuen, gaztelania hizkuntza ofizialaren presioaren ondorioz (gaztelania zen eskoletako derrigorrezko hizkuntza).

 

            1996. urtean biztanleen % 12’19 euskalduna zen, baina datua gaurkotu gabe dago (urte hartan 3.997 bizilagun ziren).

 

            2009. urtearen amaierarako Ardoi Urbanizazioa bukaturik egonen da eta Zizur Nagusian ia 20.000 biztanle izanen direla aurreikusten da (agian Nafarroako hirugarren herria bihurtuko da, Barañainen aurretik).

 

            Zizur Nagusia nabarmentzen da bere bizi kalitateagatik, ekonomiagatik, zerbitzuengatik, bataz besteko errenta altuagatik...

 

            Alkatea Nafarroa Bai koaliziokoa da.

 

            Txintxur Elkartea 2004. urtean sortu zen. 30 bazkideren kopurua finkatu zuten. Zizur Nagusiko Erreniega Parkean ezarri zuten egoitza (2005ean irekita zegoen). Ekitaldi kultural eta kirol arlokoak egitea zuen helburu elkarte berriak, denbora-pasarako biltzeaz gain.

 

            2007.go abenduaren 15ean Taldekako Xake Txapelketa antolatu zuen. Oberena A nagusitu zen Mikel Gurea eta Oberena Bren aurretik. 2009. urte hasieran Txintxur Elkarteko Xake Aktiboko I. Txapelketa (Banakakoa) egitea nahiago izan dute.

 

            7 txandatako sistema suitzarra erabili da. Larunbat goizean eta arratsaldean 20 minutuko partidak jokatu dira.

 

            Antolatzailea Zizur Nagusiko Txintxur Elkartea izan da. Diru babeslea: HM Compañía General de Construcción S. A. Torneoko zuzendaria: Pedro Unanua Garcia.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Mikel Huerga Leatxe – 6’5 puntu.

2)    Iñaki Rebole Arbea – 5’5 puntu.

3)    Miguel Navarro Cia – 5’5 puntu.

4)    Mariano De Pablos Fernandez – 5 puntu.

5)    Daniel Zamarbide Iñarrea – 5 puntu.

6)    Jesus Luis Aguinaga Ruiz – 5 puntu.

7)    Rafael Ruiz Escobar – 4’5 puntu.

8)    Aitor Alcaide Luque – 4’5 puntu.

9)    Miguel Angel Ballester Oyarzun – 4’5 puntu.

10) Miguel Muñoz Arana – 4’5 puntu.

11) Iñaki Esparza Martinez – 4 puntu.

12) Alfonso Cemborain Oricain – 4 puntu.

13) Asier Etxagibel Larrañaga – 4 puntu.

14) Adrian Ortega Lopez – 4 puntu.

15) Angel Vilchez Gonzalez – 4 puntu.

16) Aritz Idiazabal Troyas – 4 puntu.

17) Joseba Otano Villanueva – 4 puntu.

18) Jose Maria Gonzalez Oderiz – 3’5 puntu.

19) Iker Ojer Lora – 3’5 puntu.

20) Pedro Rebole Arbea – 3’5 puntu.

21) Aitor Martinez Ayesa – 3’5 puntu.

22) Javier Sevilla Subiza – 3’5 puntu.

23) Kiko Sanchez Salazar – 3’5 puntu.

24) Andres Sempere Gomis – 3 puntu.

25) Tomas Sanchez Salazar – 3 puntu.

26) Mikel Torres Aldabe – 3 puntu.

27) Daniel Garcia Nestar – 3 puntu.

28) Marina Sevilla Subiza – 3 puntu.

29) Jose Maria Sanchez Martinez – 3 puntu.

30) Eduardo Estevez Pegenaute – 3 puntu.

31) Jesus Martinez Zazo – 2’5 puntu.

32) Juan Carlos Peralta Calvo – 2’5 puntu.

33) Fernando Hernandez Zorzano – 2’5 puntu.

34) David Navarrete Rodriguez – 2’5 puntu.

35) Mikel Ortega Lopez – 2’5 puntu.

36) Angel Agudo Tena – 2 puntu.

37) Aritz Perez de Ciriza Morillo – 2 puntu.

38) Diego Moral Barragan – 2 puntu.

39) Igor Dominguez Nabaridas – Puntu bat.

40) Javier Burgos Arratibel – 0 puntu.

 

Mikel Huerga Nazioarteko Maisu gaztea faborito nagusia zen eta pronostikoa erraz bete du: Lehenengo sei partidak irabazi ondoren, zazpigarrena Txapelketa ziurtatzeko berdindu du.

 

            Miguel Navarro eta Iñaki Rebole ziren elo aldetik hurrengoak. Puntuz berdinduta, Orvinako Iñaki Rebole bigarren izan da eta Oberenako Miguel Navarro hirugarren.

 

            Aitor Alcaide gipuzkoarra saririk gabe geratu da, nahiz eta bosgarren eloa eduki. Iker Ojer eta Kiko Sanchez Salazar izan dira beren mailatik behera ibili direnak.

 

            Ustekaberik ez da izan buruan, lehenengo 10 sailkatuek FIDE eloan 2.000 puntuko langa gainditzen baitute.

 

         SARIAK.

 

            Mikel Huerga Leatxe lehenengoarentzat: 120 euro.

            Iñaki Rebole Arbea bigarrenarentzat: 80 euro.

            Miguel Navarro Cia hirugarrenarentzat: 60 euro.

            Mariano De Pablos Fernandez laugarrenarentzat: 40 euro.

            Daniel Zamarbide Iñarrea bosgarrenarentzat: 30 euro.

            Jesus Luis Aguinaga Ruiz seigarrenarentzat: 20 euro.

 

            2009-01-03.

 

                Iturria: Antolatzaileak eta Zizur Nagusiko Udalaren eta Txintxur Elkartearen web orriak.