
Igandea, 2009ko urtarrilak 4.
Topalov lider, 2009ko lehen sailkapenean.
Xakea. Atzo kaleratu zuten 2009ko lehen sailkapena, eta Veselin
Topalov bulgariarra dago buruan, 2.796 elo punturekin. Viswanathan Anand
indiarra dago bigarren sailkapen horretan, bost elo puntu gutxiagorekin, eta
Vassili Ivantxuk ukrainarra hirugarren, liderrak baino 20 elo puntu
gutxiagorekin.
© berria.info