
Ostirala, 2009ko urtarrilak 9.
Bihar hasiko da xakeko Euskal Liga.
Grosek eta Sestao Naturgasek talde bikainak egin
dituzte, eta titulua lortzeko hautagai nagusiak dira.
Erredakzioa. DonostiA.
Euskal Herriko
xake taulak sutan jarriko dira bihartik aurrera, Ohorezko Mailako Euskal Liga
hasiko baita. Hamar talde ariko dira lehian: Gros, Sestao Naturgas,
Orvina, Batalla, Ruta de Europa, Zuri Baltza, Kultur
Sustapena, Barakaldo, San Viator eta Rey
Ardid. Faboritoak azken
urteetako berak dira, Gros eta Sestao, hain zuzen ere. Biek ala biek talde
bikainak dituzte. Bizkaitarrek, adibidez, etorkizun bikaineko bi jokalari
fitxatu dituzte: Maxime Vachier-Lagrave
(2.716 elo eta munduko 25 onenen artean iaz) eta Edouard Romain frantziarrak
(2.531 elo).
Lehen jardunaldia
bihar jokatuko da. Orvinak Sestaoren aurka jokatuko
du; Batallak Grosen aurka; Ruta
de Europak Zuri Baltzaren aurka; Kultur Sustapenak
Barakaldoren aurka; eta San Viatorrek Rey Ardiden aurka.
© berria.info