XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA – 2009.

 

 

 

            Xakeko Taldekako 2009ko Euskal Liga 2009.go urtarrilaren 10ean hasiko da eta martxoaren 7an izanen du amaiera. 9 jardunaldi izanen ditu.

 

 

 

OHOREZKO MAILA.

 

 

 

            Ohorezko mailan 10 talde arituko dira. Hauexek: Gros A (Donostia), Naturgas Sestao A, Orvina A (Iruñea), Ruta de Europa (Arabako Subijana), Batalla (Pasai Donibane), San Viator (Gasteiz), Zuri Baltza (Bilbo), Fomento Cultural (Orereta), Rey Ardid (Bilbo) eta Barakaldo. Azken hiru talde hauek iaz Lehenengo Mailatik igo ziren. Oraingo txapelduna Gros Xake Taldea da.

 

            Lehenengo jardunaldian hurrengo neurketak izanen dira:

 

            Ruta de Europa – Zuri Baltza.

            Orvina A – Naturgas Sestao A.

            Batalla – Gros A.

            Fomento Cultural – Barakaldo.

            San ViatorRey Ardid.

 

            Faborito nagusia Gros A. Jokalari hauek sartu ditu bere izen zerrendan: Boris Gelfand, Etienne Bacroft, Rustam Kasimdzhanov, Loek Van Welly, Hicham Hamdouchi, Cristian Bauer, Sebastian Maze, Pablo San Segundo Carrillo, Roberto Cifuentes Parada, Iñigo Argandoña Riveiro, Santiago Gonzalez De la Torre, Francisco Gallego Eraso, Ivan Muñoz Perez eta abar. Izar gehienak, normalean, ez dira arituko. Baina, badaezpada ere, zerrendan daude.

 

            Naturgas Sestao iazko txapeldunordeak ez du talde makala aterako. Jokalari hauek daude bere zerrendan: Maxime Vachier-lagrave, Alexander Moiseenko, Michael Roiz, Boris Avrukh, Romain Edouard, Stuart Conquest, Alfonso Romero Holmes, Mario Gomez Esteban, Alejandro Franco Alonso, Carlos Nava Pereda, Carlos Varas Gonzalez, Sergio Trigo Urquijo eta abar.

 

            Azkeneko hiru taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira.

 

 

 

LEHENENGO MAILA.

 

 

 

            Lehenengo Mailan 10 talde arituko dira: Abadiño, Easo (Donostia), Arlutz (Zornotza), Gros B (Donostia), Orvina B (Iruñea), Urnieta, Oberena (Iruñea), Zarautz, Naturgas Sestao B eta Egidazu (Gasteiz). Abadiño, Easo eta Arlutz Ohorezko Mailatik datoz. Oberena, Zarautz, Naturgas Sestao B eta Egidazu herrialdeko Txapelketatik igo berriak dira.

 

            Lehenengo jardunaldian hurrengo neurketak izanen dira:

 

            Egidazu – Oberena.

            Orvina B – Naturgas Sestao B.

            Urnieta – Gros B.

            Arlutz – Zarautz.

            Easo – Abadiño.

 

            Lehenengo hiru taldeak Ohorezko Mailara igoko dira. Azkeneko lauak herrialdeko Txapelketara jaitsiko dira.

 

            Iaz Lehenengo Mailako txapelduna Oreretako Fomento Cultural izan zen.

 

           

 

 

 

 

 

 

2008-12-31.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza eta “http://www.ajedrezvasco.com” webgunea.