18 URTEZ
AZPIKO NAFARROAKO BANAKAKO JUNIOR XAKE TXAPELKETA.
Egunak:
2009.go urtarrilaren 17an, larunbata, hasiko da. Hurrengo larunbatetan izanen du jarraipena. Gehienez, 7 txanda izanen dira.
Ordua:
Arratsaldeko 4 eta erdietan.
Tokia:
Juslarrotxa Gizarte Etxean (Maiteminduen Pasealekua, 34, Iruñea).
Denbora:
90 minutu partida osatzeko, gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.
Izen
ematea:
Epea 2009.go urtarrilaren 15ean (arratsaldeko 8etan) itxiko da.
Nafarroako Xake Federakundean egin behar da (Iruñeko Kirol Etxean, Paulino Caballero, 13 – 2, Iruñea). Ordutegia: Astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan eta ostiraletan, goizeko 10etatik arratsaldeko ordu bata eta erdietara; ostegunetan, arratsaldeko 7etatik 9ak arte. Telefonoa: 948 22 96 20.
Baita ere posta elektronikoz egin daiteke, helbide honetan: “info@fnajedrez.com”. Edo faxez: 848 42 78 35.
Salneurria:
10 euro; 10 urtez azpikoentzat, dohainik.
Inskripzioaren ordainketa Nafarroako Xake Federakundearen
hurrengo kontuan egin daiteke: Nafarroako Kutxan, 2054 / 0000 40 300009413.7.
Bi titulu:
Bi titulu banatuko dira: Mutilen Junior txapelduna eta Nesken Junior txapelduna.
Azkeneko garailea:
2007/2008ko denboraldian: Imanol Martinez Salas.
2009-01-07.
Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.