X EIRE-BANKOA XAKE TXAPELKETA

 

 

Honen bidez jakinarazten dizuegu datorren urtarrillaren 25ean, igandea, eguerdiko 12etan xake historiaren munduko txapeldun gazteena, Ruslan Ponomáriov (2726 punto ELO) ukraniarra , hain zuzen ere, gure artean izango dela. Erakustaldi bitxia egingo du igandean, zortzi partida jokatuz pasa den urteko txapelketako zortzi onenaren aurka, xake taula ikusi gabe ((Itsu).

 

Txapelketa  honen ezaugarrietako bat, aurkezpenak izan dira eta aurten Ponomarioven agendaren eraginez atzeratu badugu aurkezpen eguna ez dago dudarik aparteko dizdira izango duela.

 

Xake froga hau Gernikako Arbola 5zbkiko Eire Taberna parean kokatuko dugun karpa handi batean egingo da.

 

Bankoa, Heineken taldea, Urretxuko Udala eta Xake Euskal Federazioa dira aurtengo edizioko laguntzaileak.

 

Zalantzarik gabe, aparteko ikuskizun baten aurrean gaude eta esan beharrik ez dago guzti guztiok konbidatuta zaudetela.

 

Besterik gabe, eta aurrez eskertuz zuen arreta agur bero bat bidaltzen dizuegu.

 

Txema Iriberri

 

Telefono zbkia: 635720215

Informazio gehiago www.eiretaberna.com  helbidean.

  EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZA