HAUTESKUNDEAK EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAN.

 

 

 

Euskal Xake Federakuntzaren Hauteskunde Prozesua martxan dago. Miguel Angel Muela Perez EXFko lehendakariak 2008.go abenduaren 31an sinatu zuen prozesua abian jartzeko agindua. Hauteskunde Batzordearen osaera zehaztu zuen 2009.go urtarrilaren 5eko Aginduan. Hauteskunde Batzordea da Hauteskunde Prozesu guztia gidatuko duena eta bere osaera honako hau da:

 

-          Jaime Sierra Lozano jauna.

-          Alberto Elguezua Larrinaga jauna.

-          Ruben Iñigo González Nebreda jauna.

 

Hauteskunde Batzordeak prozesuaren egutegia egiteko ardura zuen. 2009.go urtarrilaren 12an argitaratu zuen.

 

            Hautesleen Errolda argitaratuta dago Euskal Xake Federakuntzaren webgunean. Erreklamazioak egiteko epea 2009.go urtarrilaren 17an amaituko da.

 

            2009.go urtarrilaren 18tik 25era hautagaiak aurkezteko epea irekita egonen da.

 

            2009.go otsailaren 3an hauteskundeak izanen dira, beharrezkoa izanez gero. Horrela, lurralde federazio bakoitzaren ordezkariak hautatutako dira Euskal Xake Federakuntzako Batzar Nagusirako.

 

            2009.go otsailaren 7an hasiko da Euskal Xake Federakuntzako Lehendakari izateko hautagaiak aurkezteko epea, 13ra arte luzatuko dena.

 

            2009.go otsailaren 24an Batzar Nagusiak Lehendakaria eta Zuzendaritza Batzordea hautatuko ditu.

 

         BATZAR NAGUSIAREN OSAERA.

 

            Arabatik 11 ordezkari (8 xake taldeen aldetik, 1 jokalarien aldetik, 1 monitoreen aldetik eta 1 epaileen aldetik).

 

            Bizkaitik 37 ordezkari (26 xake taldeen aldetik, 5 jokalarien aldetik, 4 monitoreen aldetik eta 2 epaileen aldetik).

 

            Gipuzkoatik 42 ordezkari (29 xake taldeen aldetik, 7 jokalarien aldetik, 2 monitoreen aldetik eta 4 epaileen aldetik).

 

            Bestaldetik, Nafarroatik 10 ordezkari (ahotsa bai, baina botorik gabe): Lehendakaria, Sustapeneko arduraduna, epaileen ordezkari bat, gertalari edo monitoreen ordezkari bat, taldeetako 4 ordezkari eta jokalarien 2 ordezkari.

 

            Nafarroako ordezkaritza hori “Euskal Xake Federakuntzan Nafarroako ordezkaritza” izeneko agirian zehaztu zen. Agiri hori Euskal Xake Federakuntzak egin zuen eta 1996.go ekainaren 28an onartu zuen Nafarroako Xake Federakundeko Batzar Nagusiak.

 

            Aurretik, Euskal Xake Federakuntzak eta Nafarroako Xake Federakundeak “Harremanei buruzko Protokoloa” onartu zuten. 1994.go irailaren 17an onartu zuen Nafarroako Xake Federakundeko Batzar Nagusiak. 1995.go urtarrilaren 22an onartu zuen Euskal Xake Federakuntzako Batzar Nagusiak. Protokolo hori sinatu zuten orduko lehendakariek 1995.go ekainaren 24an (Euskal Xake Federakuntzan Miguel Angel Muela Perez eta Nafarroako Xake Federakundean Alvaro Ablanedo Jimenez ziren Lehendakariak).

 

            Protokolo horretan onartu zen Nafarroako Xake Federakundeak ordezkariak edukitzea Euskal Xake Federakuntzako Batzar Nagusian, ahotsarekin baina botorik gabe.

 

            Nafarroako oraingo ordezkariak hauek dira: Orvina, Gazte Berriak, Arrano Elkartea eta Zaldi Beltza, taldeen aldetik; Xabier Abaurrea San Juan eta Klemente Zelestino Muñiz, jokalarien aldetik; eta Joseba Otano Villanueva, epaileen aldetik. 2004.go martxoaren 26an aukeratu zituzten.

 

            Ordezkariak berritzeko Nafarroako Xake Federakundeak hauteskundeak antolatuko dituen ez dago oso argi, une honetan.

 

         LEHIA ESPERO DA.

 

            Miguel Angel Muela Perez da oraingo Lehendakaria eta ematen du berriz aurkezteko prest dagoela.

 

            Bestaldetik, “Xakearen alde” plataforma sortu da, erreleboaren bila. Beraz, hauteskunde mugituak izanen direla aurreikus daiteke.

 

            2009-01-14.

 

            Iturria: Euskal Xake Federakuntza.