
Asteazkena, 2009ko otsailak 11.
Sestao da orain
Euskal Ligako liderra.
XAKEA. Euskal Ligako
laugarren jardunaldia jokatu zen iragan asteburuan, eta Sestao da orain
liderra. Izan ere, Grosek, aurreko liderrak, Gasteizen San Viatorren
kontra jokatu behar zituen partidak atzeratu egin zituen eguraldi txarra zela
eta. Sestaok 4-0 irabazi zion Rey Ardidi. Ruta de Europa taldea da orain bigarrena, Kultur Sustapeni
4-0 irabazi eta gero.
© berria.info