
Ostirala, 2009ko otsailak 13.
Topalovek
uste du irabaziko diola Kamskyri.
XAKEA. Veselin Topalov bulgariarrak edo
Gata Kamsky errusiarrak izango dute jokoan Munduko
Txapelketa Viswanathan Ananden
aurka. Bietako nor izango den erabakitzeko lehia datorren astelehenean hasiko
da Sofian (Bulgaria). Zortzi partida jokatuko dituzte, eta Topalovek
adierazi duenez, «irabazi egingo dut, oso lehia gogorra izango den arren».
© berria.info