JUNIOR MAILAKO NAFARROAKO XAKE TXAPELKETA.

 

 

 

            18 urtez azpiko jokalarientzako Txapelketa hau 2009.go urtarrilaren 17tik otsailaren 14ra jokatu zen, Juslarrotxa Civivox Zentroan. Liga moduan jokatu zuten bost parte hartzaileek. Jokalari bakoitzak 90 minutu zituen partida osatzeko, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Daniel Zamarbide Iñarrea – 3’5 puntu.

2)    Aritz Idiazabal Troyas – 3 puntu.

3)    Javier Sevilla Subiza – 2’5 puntu.

4)    Luis David Jimenez Almeida – Puntu bat.

5)    Marina Sevilla Subiza – 0 puntu.

 

Daniel Zamarbidek Oberena taldean jokatzen du. Gaztea izan arren, dagoeneko palmares oparoa dauka. 2.079 puntu dauzka FIDE eloan; 2.027, Euskal eloan; 2.108, Nafarroako eloan.

 

            Lehenengo partidan Aritz Idiazabalek eta Javier Sevillak berdindu zutenez, eta hirugarrenean Daniel Zamarbidek Javier Sevilla gainditu zuenez, Oberenako jokalariak aski zuen laugarren partidan Aritz Idiazabalekin berdintzea (eta bosgarrenean Marina Sevillari nagusitzea). Emaitza horiexek gertatu ziren eta Daniel Zamarbide geratu zen txapeldun.

 

            Polemika izan zuen Txapelketaren datak. Daniel Zambarbide sailkatuta dago Nafarroako Banakako Txapelketako Maila Nagusi Berezian jokatzeko eta horrek eragin zuen datak aurreratzea. Hori ez zen jokalari denen gustuko izan, data berriak Neguko Txapelketarekin talka egiten zuelako. Baina halaxe erabaki zuen Federazioak. Jokalari garrantzitsu batzuek Neguko Txapelketa jokatzea erabaki zuten, ordea.

 

            Aritz Idiazabal txapeldunordeak Gazte Berriak taldean jokatzen du. Javier Sevilla hirugarren sailkatuak, Luis David Jimenez Almeida laugarrenak eta Marina Sevilla bosgarrenak Orvina taldean jokatzen dute.

 

         PALMARESA.

 

            2007-08ko denboraldian: Imanol Martinez Salas, garaile.

            2008-09ko denboraldian: Daniel Zamarbide Iñarrea, garaile.

 

            2009-02-14.

 

                Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.