anboto 

Xakea

Eskolarteko xakelariak Durangon lehiatuko dira

Durango.  2009ko martxoaren 27a, 13:02
Etzi Bizkaiko Eskolarteko Xake Txapelketako laugarren eta azken jardunaldia jokatuko da Landako kiroldegiko lokaletan. Guztira, benjamin, kimu, haur eta kadete mailetako 200 xakelari inguru batuko dira. 8:30ean hasi eta 14:30ean amaituko da jardunaldia.

Kategoria bakoitzeko onenak, lau jardunaldian kontuan hartuta punturik gehien batu dituztenak, azken fasera pasako dira. Fase horretako lehen biak Euskadiko txapelketarako sailkatuko dira. Durangon izango dira Zaldi Baltza eta Larrasoloetako xake taldeetako gaztetxoak ere. Larrasoloeta taldeko Jon Lagosek hiru jardunalditik bitan irabazi egin du eta sailkatzeko aukera handiak ditu. Iaz hirugarren geratu zen Bizkaiko Txapelketan.

Eskolarteko xakelariak Durangon lehiatuko dira