NAFARROAKO BANAKAKO
XAKE TXAPELKETAKO MAILA NAGUSI BEREZIA.
(2009.go apirilaren
8tik 12ra).
Iruņeko
Oberena taldearen lokalean jokatu zen, asteazkenetik igandera arte,
arratsaldez. Jokalari bakoitzak 90 minutu zituen partida osatzeko, jokaldiko 30
segundoko gehiketaz.
Unai
Garbisu eta Jose Miguel Ugalde aurreko urtetik sailkatuta zeuden, lehenengo bi
postuetan geratu zirelako. Hala ere, ez zuten parte hartu.
Daniel
Zamarbide eta Eduardo Burguete Maila Nagusian lehenengo bi postuetan geratu
zirenez, sailkatuta zeuden. Zoritxarrez, Eduardo Burguetek ez zuen Txapelketa
hasi. Gripeak jota utzi zuen, ordezkatzeko astirik gabe.
Elo-agatik
bi jokalarik sartu behar zuten Final honetan. Garbisuk eta Ugaldek ez
jokatzean, parte hartzaileak berregokitu ziren. Elo-agatik Sergio Navarrete,
Jose Luis Olazagoitia eta Iņigo Montoya sartu ziren. Adrian Leranoz Maila
Nagusiko hirugarren sailkatua ere aritu zen.
Sergio
Navarretek erdian Txapelketa utzi zuen. Beraz, Torneoa osorik 4 jokalarik bete
zuten. Antzeko zerbait gertatu zen iaz. Ezin daiteke erran Maila Nagusi Berezi
berri hau arrakastatsua gertatzen ari denik.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1)
Iņigo Montoya Irigoyen 4 puntu.
2) Daniel Zamarbide Iņarrea 35 puntu.
3) Jose Luis Olazagoitia Rodriguez 3 puntu.
4) Adrian Leranoz Zabalza 3 puntu.
5) Sergio Navarreta Delgado 15 puntu.
6) Eduardo Burguete Archel 0 puntu.
Lehenengo egunean, pieza beltzekin, Iņigo Montoyak Daniel Zamarbide gainditu zuen. Biak dira Oberena taldekoak. Une horretan ez zirudien partida erabakigarria izanen zenik. Baina halaxe izan zen.
Orvinako
Navarretek eta Olazagoitiak berdindu zuten. Paz de Zigandako Leranozen eta
Burgueteren arteko partida ez zen jokatu eta puntua Leranozek bereganatu zuen.
Bigarren egunean, Leranozek Navarreteri irabazi zion. Ziur aski, emaitza honek bere eragina izan zuen Orvinakoak Txapelketa uzteko. Bere garrantzia izan zuen neurketa honek.
Olazagoitiak eta Zamarbidek berdindu zuten. Iņigo Montoyak jokatu gabe irabazi zuen, Burgueteren aurka.
Hirugarren
egunean, Olazagoitiak Iņigo Montoyari irabazi zion eta Daniel Zamarbidek
Adrian Leranozi. Jose Luis Olazagoitiak hartu zuen lidergoa (garaipen bat eta
bi berdinketa).
Sergio
Navarretek puntua irabazi zuen, Burgueterekin jokatu gabe.
Laugarren
egunean, partida bakarra jokatu zen: Iņigo Montoyak Adrian Leranozi irabazi
zion.
Olazagoitiak
eta Daniel Zamarbidek jokatu gabe irabazi zuten.
Bosgarren
egunean, Jose Luis Olazagoitia-Adrian Leranoz partida zen mahaian jokatzeko
bakarra. Olazagoitiak garaipena behar zuen Iņigo Montoyarekin puntuz berdindu
eta sonnenberg-agatik gainditzeko. Galdu egin zuen, ordea.
Daniel
Zamarbidek eta Iņigo Montoyak jokatu gabe irabazi zuten.
Iņigo
Montoya Nafarroako txapeldun geratu zen, porrot bakarra edukita. Bigarren,
Daniel Zamarbide, porrot bat eta berdinketa bat bidean utzita. Jose Luis
Olazagoitia, hirugarren, partida bat galduta eta 2 berdinduta. Laugarren,
Adrian Leranoz, 2 porrotekin (eta bi garaipen garrantzitsurekin, Navarrete eta
Olazagoitia k.o. utzi baitzituen).
Hurrengo
urterako Iņigo Montoya eta Daniel Zamarbide sailkatu dira, Araudia aldatzen ez
bada.
NAFARROAKO BANAKAKO
XAKE TXAPELKETAKO PALMARESA.
1)
Jose Leuza Garcia 8 titulu.
2) Unai Garbisu De Goņi 6 titulu.
3) Joaquin Antunez Riezu 4 titulu.
4) Jesus Maria Gonzalez Pabollet 2 titulu.
5) Mikel Huerga Leatxe 2 titulu.
6) Sergio Navarrete Delgado 2 titulu.
7) Angel Pardo Pardo 2 titulu.
8) Eduardo Ros Octavio de Toledo 2 titulu.
9) Jose Antonio Bernaldo de Quiros Titulu bat.
10) Jesus Javier Boyero Gabarre Titulu bat.
11) Jose Maria Celaya Tapiz Titulu bat.
12) Jesus Javier Cortes Bueno Titulu bat.
13) Fernando Garcia Delgado Titulu bat.
14) Gustavo Jimenez Martin Titulu bat.
15) Santiago Karasusan Izkue Titulu bat.
16) Juan Jesus Mindegia Guruceaga Titulu bat.
17) Gonzalo Mombiela Martinez Titulu bat.
18) Iņigo Montoya Irigoien Titulu bat.
19) Jose Maria Muruzabal Samper Titulu bat.
20) Miguel Rada Equiza Titulu bat.
21) Jose Manuel Redin Miqueleiz Titulu bat.
22) Pedro Viņal Gutierrez Titulu bat.
2009-04-12.
Iturria:
Nafarroako Xake Federakundea.