KONPUTAGAILUEN
NAZIOARTEKO ASTEA.
2009.go maiatzaren 11tik 18ra.
Kondestablearen Jauregian izanen diren ekitaldi batzuk biltzen ditu. Iruñeko Alde Zaharrean dago, kale Nagusian.
Antolatzaileak: Nafarroako Gobernua, CEIN (Nafarroan Enpresen eta Berrikuntzen Europako Zentroa) eta Respuesta Digital.
Antolaketan partaideak: Iruñeko Udala eta ICGA.
Diru babesleak: Navarmedia, Fundetec eta Diario de Navarra.
Laguntzaileak: Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Xake Federakundea.
ORDENAGAILUKO XAKEKO
MUNDUKO XVII. TXAPELKETA.
Munduko xake programarik
onenen arteko lehiak garatuko dira. Ordenagailuek mugimenduak kalkulatuko
dituzte eta programatzaileek taulan egin.
57 adituk parte hartuko
dute, batzuk leku urrunetatik etorriak, hala nola Persiatik, Japoniatik,
Namibiatik edo Poloniatik.
Honelako Txapelketa
aurretik Beijing (Txina), Amsterdam (Herbehereak), Turin (Italia) eta Reykiavic
(Islandia) hirietan jokatu da. 2007an eta 2008an Rykba
xake programak irabazi zuen. Vasij Rajlich eta Larry Kaufman estatubatuarrek
sortu zuten.
INTERNET-AREN
NAZIOARTEKO EGUNA.
Igandean, maiatzak 17,
izanen da. Hori dela eta, xakeko lehia jokatuko da haur nafar eta taiwandarren
artean (internet bidez).
ALDI BEREKO PARTIDAK
DAVID LARIÑOREN AURKA.
Igandean, maiatzak 17,
arratsaldeko 4etan, David Lariño galiziarraren aurka aldi bereko 25 partida
jokatuko dira. 19 urteko xakelari hau Espainiako azkeneko Txapelketa irabazi
zuen. Oraindik tokia dago haren aurka aritzeko. Izena Nafarroako Xake Federakundean
eman behar da.
ESKOLA-UMEEN CEIN
XAKE TXAPELKETA.
Larunbat goizean, maiatzak
16, jokatuko da.
HITZALDIAK.
“Xake programa nola
diseinatzen den”. “Xake programen eragina farmazia-industrian edo
nekazaritzaren planifikazioan”. Leontxo Garcia irundarra izanen da
hizlaria. FIDEren Urrezko Liburuan dago bere izena, xakearen garapenerako bere
aparteko ekarpenagatik. 10.000 kronika idatziak ditu. “El Pais”-en eta
Espainiako Irrati Nazionalean xake korrespontsala da.
“Krisi garaietan estrategiak
eta erabakiak hartzea”. Miguel Illescas kataluniarra eta Xakeko Maisu
Handia izanen da hizlaria. Xakearen
bidezko ikuspegia azalduko du.
“Konputazioa”. 35
aditu arituko dira teknologia honetaz. Xake pentsamendua enpresetan eta beste
arloetan aplikatzeko adarra da.
XAKEA ETA
TEKNOLOGIAK.
Asteburuan, xakea eta
teknologiak batuko dira zenbait ekintzatan. Leontxo Garciak zuzenduko ditu,
eskola-ume eta zaleentzat.
BESTELAKOAK.
Bestelako ekitaldiak
izanen dira, xakearekin loturarik gabe, baina ordenadoreen munduarekin zer
ikusia izanen dutenak.
2009-05-11.
Iturria: Nafarroako Xake
Federakundea.