ORDENAGAILUKO XAKEKO MUNDUKO XVII. TXAPELKETA.
KONPUTAGAILUEN NAZIOARTEKO ASTEAREN BARRUAN.
2009.go maiatzaren 11tik 17ra.
Kondestablearen Jauregian jokatu zen. Iruρeko Alde Zaharrean dago, kale Nagusian.
Antolatzaileak: Nafarroako Gobernua, CEIN (Nafarroan Enpresen eta Berrikuntzen Europako Zentroa) eta Respuesta Digital.
Antolaketan partaideak: Iruρeko Udala eta ICGA.
Diru babesleak: Navarmedia, Fundetec eta Diario de Navarra.
Laguntzaileak: Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Xake Federakundea.
RYBKA GARAILE, HIRUGARREN URTEZ JARRAIAN.
Hamar
ordenadore programa lehiatu ziren Liga moduan. Hauxe izan zen azkeneko
sailkapena.
1) Rybka (Estatu Batuak) 8 puntu.
2) Junior (Israel) 65 puntu.
3) Shredder (Estatu Batuak) 65 puntu.
4)
Deep
Sieng (Belgika) 65 puntu.
5)
Hiarcs
6 puntu.
6)
Jonny
45 puntu.
7)
The
Baron 3 puntu.
8)
Equinox
(Italia) 2 puntu.
9)
Pandix
2009 (Hungaria) 15 puntu.
10) Joker (Herbehereak) 05 puntu.
Urrezko
domina, beraz, Estatu Batuetako Rybka programarentzat. Israelgo Juniorrek zilarrezko
domina irabazi zuen. Brontzezko domina Estatu Batuetako Shredder
programarentzat.
Rybkak beste
bi modalitatetan ere irabazi zuen: Xake Azkarreko Munduko
Txapelketan eta Txapelketa Irekian.
Txapelketa Irekia 2009.go maiatzaren 14an jokatu zen. Hauxe izan zen sailkapena:
1) Rybka (Estatu Batuak) 5 puntu.
2) Shredder (Estatu Batuak) 4 puntu.
3) Deep Sieng (Belgika) 3 puntu.
4)
Pandix
(Hungaria) 15 puntu.
5)
Joker
(Herbehereak) Puntu bat.
6)
Equinox
(Italia) 05 puntu.
Rybkak
urrezko domina irabazi zuen. Shredderrek, zilarrezkoa. Deep
Siengek, brontzezkoa.
Interneten bidez eman ziren Txapelketa hauek. 80 estatutako milioi erdi inguru internautak jarraipena egin omen zioten.
Superkonputagailu hauek prozesadore zenbait biltzen dituzte ordenadore bakar batean. Horrela, abiadura handian, kalkulu ia mugagabeak burutzen dituzte. Hainbat enpresatan aplikazioak dituzte (simulazioak egiteko, adibidez).
Rybka programa egin dutenak hauexek izan ziren: Vasik Rajlich. Lukas Cimiotti eta Nick Carlin. Programaren operadorea Hans Van der Zijden izan zen. Tximista motako Txapelketan operadorearen papera garrantzitsua da.
Rybka eta Junior programen jokoa iraultzailea izan zen. Peoiak eta piezak emateko gai izan ziren, kontzeptu abstraktuen truke. Orain arte, pentsaezina zen hori ordenadoreetan. Informatikak pauso erraldoiak ematen dituen adierazgarri.
2009-05-17.
Iturria: Nafarroako Xake
Federakundea eta Gara egunkaria.