
Asteazkena, 2009ko maiatzak 20.
Rykba programak irabazi du ordenagailu
bidezko nazioarteko xake lehia.
IRUÑEA. Ordenagailu bidezko nazioarteko XVII. xake lehiaketan, AEBetako programa
bat irten zen garaile herenegun, Iruñean: Rykba
izeneko programa. Hiru kategoriatako sariak lortu ditu: Munduko Lehia, Open
Torneoa eta Munduko Lehia Azkarra. Horrenbestez, hirugarren urtez jarraian
munduko txapeldun izendatu dute Rykba programa.
© berria.info