NAFARROAKO XXII. KIROL JOKOETAKO TALDEKAKO TXAPELKETETAKO FASE FINALA.

 

 

 

BENJAMIN MAILAN (10 URTEZ AZPIKOAK).

 

 

 

2009.go maiatzaren 24an jokatu zen Iruñeko Printzearen Gotorlekua izeneko eraikinean.

 

Iazko txapelduna Paz de Ziganda-Sanduzelai taldea izan zen.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Orvina (Iruñea) – 15’5 puntu.

2)    Steinitz Santa Ana (Tutera) – 13 puntu.

3)    Peralta B (Azkoien) – 12’5 puntu.

4)    Mikel Gurea Kramnik (Burlata) – 12’5 puntu.

5)    Peralta A (Azkoien) – 12’5 puntu.

6)    Amaiur Ikastola (Iruñea) – 9 puntu.

7)    Gazte Berriak Carlsen (Antsoain) – 9 puntu.

 

Santa Anak bi talde sailkatu arren, batekin bakarrik joan zen finalera. Hegoaldeko Eremuko Hasiera Faseko irabazlea faltan (Lasker Santa Ana), orduko hirugarren sailkatua ederki arituta bigarren postuan geratu zen. Orvina, Hasierako Fasean Iparraldeko Eremuko II Multzoan Amaiur Ikastolaren atzetik geratu arren, txapeldunaren sena atera eta garaile geratu zen.

 

            Mikel Gureak irabazi zuen Lehenengo Multzoan Hasierako Fasean, baina Azkoiengo bi taldeekin borroka handia egin ondoren, saririk gabe geratu zen, laugarren tokian.

 

            Paz de Ziganda iazko irabazlea (Sanduzelai gabe aurten) ez zen sailkatu Hasierako Fasean. Ardoi Zizur iazko bigarrenari gauza bera gertatu zitzaion.

           

Orvina taldeko jokalariak hauexek izan ziren: Mikel Ortega Lopez, Javier Vigor Cayetano, Uxue Aristu Garde, Julen Sanchez Monreal, Oihan Dobarro Tapia, Pablo Del Castillo Beorlegi eta Gaizka Lumbreras.

 

            Steinitz Santa Ana taldeko jokalariak hauexek izan ziren: Aitor Martinez Bernardo, Ainhoa Ortin Blanco, Jesus Laceras Cariñena, Iñigo Ortin Blanco, Antonio Diaz Perfecto eta Edwin Serpa Ruiz.

 

            Peralta B taldeko jokalariak hauexek izan ziren: Alvaro Olloqui, Francisco Sanz, Imanol Iriarte, Oscar Silvestre eta Ivan Jalle.

 

            PALMARESA.

 

            2004-05eko denboraldian, talde txapelduna: Maristas.

            2005-06ko denboraldian, talde txapelduna: Sanduzelai.

            2006-07ko denboraldian, talde txapelduna: Sanduzelai-Paz de Ziganda.

            2007-08ko denboraldian, talde txapelduna: Paz de Ziganda-Sanduzelai.

            2008-09ko denboraldian, talde txapelduna: Orvina.

 

                2009-05-24.

 

                Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.