NAFARROAKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA.

(2008.go martxoaren 28tik maiatzaren 23ra jokatua).

 

 

 

MAILA NAGUSIA.

 

 

 

            Zortzi mahaitan jokatu zen Maila Nagusia. 90 minututan osatu behar izan zuen jokalari bakoitzak partida, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

         ARAUDIA.

 

            Talde bateko jokalarien zerrenda eloaren arabera osatu beharra dago. Hala ere, ordena alda daiteke, besteak baino 50 puntu gehiago duena atzean geratzen ez bada.

 

            Txapelketa hasieran behin zerrenda osatuta, irizpide horri jarraituta, behin betiko geratzen da.

 

            Dena den, beheko mailetatik jokalariak igo daitezke, bi baldintzekin: a) Irizpide orokorra aintzat hartuta; b) beheko taldeko ordena zainduta, hori egiterik baldin badago.

 

            Beste arau bat bada jokalarien igoeretarako: 50 puntuko tarte hori erabiltzerik ez dago. Hau da, elo gehiago izanik alderik gutxien duen jokalariaren atzetik ezarri beharra dago.

 

            Hau argi dago? Nola egin behar da kasu bakoitzean jokalari baten igoera? Besterik gabe, erabili beharra dago elo gehiago izanik alderik txikiena duenaren atzetik jarri behar hori, nahiz eta horrela elo gehiago duen norbait atzean geratu?

 

            Orvina A eta Orvina B zigortuak izan ziren eta helegiteak alde batetik bestera ibili ziren.

 

            Zaila da jarrera hartzea auzi honetan, horretarako datu guztiak behar baitira.

 

            Edozein modutan, tamalgarria izan zen Orvina B horrela jaistea.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Oberena A (Iruñea) – 47’5 puntu.

2)    Orvina A (Iruñea) – 36’5 puntu.

3)    San Juan A (Iruñea) – 32’5 puntu.

4)    Santa Ana A (Tutera) – 27 puntu.

5)    Nuevo Casino (Iruñea) – 26 puntu.

6)    Oberena B (Iruñea) – 20’5 puntu.

7)    Paz de Ziganda (Burlata) – 20’5 puntu.

8)    Orvina B (Iruñea) – (-2) puntu.

 

Oberena A talde txapeldunean, beste batzuren artean, jokalari hauek aurkitzen ziren: Jesus Maria De la Villa, Mikel Huerga, Aurelio Vila, Borja Zamarbide, Jose Miguel Ugalde, Daniel Zamarbide, Iñigo Montoya, Eduardo Ridruejo, Pedro Unanua, Jesus Luis Aguinaga eta Javier Yaben.

 

            Orvina Ak 4’5-3’5 irabazi zion Oberena A-ri, baina jokalarien zerrenda gaizki jarrita zegoenez, 2’5-5’5 bihurtu zen emaitza, Oberena A-ren alde. Hala ere, nahiko abantaila atera zuen Oberena Ak sailkapenean Txapelketa amaieran, bere garaipena orbainik gabea izateko.

 

            San Juan A taldeak, bere hirugarren postuari esker, Euskal Ligako Lehenengo Mailan jokatzeko eskubidea eskuratu zuen.

 

            Orvina B Lehenengo Mailara jaitsi zen, zuzenean.

 

            Paz de Zigandak jaisteko kanporaketa jokatu behar izan zuen 2009.go maiatzaren 30ean, azkeneko jardunaldian Oberena B-rekiko zuen 4 puntuko abantaila galdu ondoren.

 

            Lizarrako Alekhine taldea izan zuen arerio eta ozta-ozta izan bazen ere Ikastolako taldea nagusitu zen: 4’5-3’5. Adrian Leranozen eta Oskar Lazkozen garaipenak erabakigarriak izan ziren, Ibai Lakunza eta Alvaro Reinaldoren aurka, hurrenez hurren. Alekhineko Paul Jeynesek Alvaro Ablanedo gainditu zuen. Gainontzeko partidak berdinketa izan ziren.

 

            NAFARROAKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETAKO AZKENEKO URTEETAKO PALMARESA.

 

            1990-91 denboraldian: Txapeldun, Auzotegi-Orvina A; bigarren, Oberena A.

            1991-92 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Orvina A.

            1992-93 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Anaitasuna.

            1993-94 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Orvina A.

            1994-95 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Anaitasuna.

            1995-96 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Orvina A.

            1996-97 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Orvina A.

            1997-98 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Orvina A.

            1998-99 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Paz de Ziganda.

            1999-2000 denboraldian: Txapeldun, Orvina A; bigarren, Oberena A.

            2000-01 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Orvina A.

            2001-02 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Orvina A.

            2002-03 denboraldian: Txapeldun, Orvina A; bigarren, Oberena A.

            2003-04 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Orvina A.

            2004-05 denboraldian: Txapeldun, Orvina A; bigarren, Oberena A.

            2005-06 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Orvina A.

            2006-07 denboraldian: Txapeldun, Orvina A; bigarren, Oberena A.

            2007-08 denboraldian: Txapeldun, Santa Ana Carrefour; bigarren, Oberena A.

            2008-09 denboraldian: Txapeldun, Oberena A; bigarren, Orvina A.

 

               

 

2009-05-30.

 

                Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.