5 MINUTUKO PARTIDA AZKARRETAKO EUSKADIKO XXIV. XAKE TXAPELKETA.

(2009.go maiatzaren 31n jokatua).

 

 

 

            15 partida izan ziren, 5 minutukoak. Bergarako Agorrosin Kirolgunean, igande arratsaldez, jokatu ziren.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Juan Ignacio Alonso Arburu (Gipuzkoa) – 11 puntu.

2)    Carlos Cruz-Lopez Claret (Gipuzkoa) – 11 puntu.

3)    Juan M. Salinero De Prado (Bizkaia) – 11 puntu.

4)    David Astasio Lopez (Araba) – 11 puntu.

5)    Jon Angulo Martinez (Bizkaia) – 9’5 puntu.

6)    Sabino Etxeberria Iriondo (Gipuzkoa) – 8 puntu.

7)    Alberto Sardon Arriolabengoa (Bizkaia) – 7 puntu.

8)    Antxon Serras Uria (Gipuzkoa) – 7 puntu.

9)    Jose Ramon Ros Eskisabel (Gipuzkoa) – 6’5 puntu.

10) Jesus M. Agirretxe San Sebastian (Gipuzkoa) – 5’5 puntu.

11) Aritz Zabala Perez (Bizkaia) – 4’5 puntu.

12) Siu Hung Tung (Gipuzkoa) – 4 puntu.

13) Koldo Urbieta Gabancho (Bizkaia) – 3’5 puntu.

14) Kai Ming Tung (Gipuzkoa) – 3’5 puntu.

15) Luis David Jimenez Almeida (Nafarroa) – 2 puntu.

 

JUAN IGNACIO ALONSO TITULUA BERRETSI ZUEN.

 

Juan Ignacio Alonso Arburuk Pasaiako Batalla taldean jokatzen du. 2.348 puntu ditu FIDE eloan; 2.329, Euskal eloan.

 

            12 partida jokatuta horrela zegoen sailkapena: Juan Ignacio Alonso eta Juan M. Salinero, 9 puntu; Carlos Cruz-Lopez eta David Astasio, 8 puntu; Jon Angulo 7’5 puntu.

 

            13. txandan, Jose Ramon Ros Eskisabelek Juan M. Salinero garaitu zuen eta Txapelketaren norabidea erabaki. Juan Ignacio Alonsok Siu Hung Tung gainditu zuen; Carlos Cruz-Lopezek Kai Ming Tung; David Astasiok Alberto Sardon; Jon Angulok Sabino Etxeberria.

 

            14. txandan Jon Angulo izan zen huts egin zuena: Alberto Sardonen aurka galdu zuen. Juan Ignacio Alonsok Aritz Zabala gainditu zuen; Carlos Cruz-Lopezek Siu Hung Tung; Juan M. Salinerok Koldo Urbieta; David Astasiok Kai Ming Tung.

 

            Azkeneko partidaren zain, horrela zegoen sailkapena: Juan Ignacio Alonso, 11 puntu; Carlos Cruz-Lopez, Juan M. Salinero eta David Astasio, 10 puntu; Jon Angulo, 8’5 puntu.

 

            Azkeneko errondan denek irabazi zuten, liderra izan ezik: Carlos cruz-Lopezek Aritz Zabalari; Juan M. Salinerok Sabino Etxeberriari; David Astasiok Siu Hung Tungi; Jon Angulok Kai Ming Tungi. Luis David Jimenez Almeida iruindarrak Juan Ignacio Alonso gainditu zuen. Ondorioa: Juan Ignacio Alonso txapeldun, ezberdinketa sistemari esker.

 

            David Astasio, Sabino Etxeberria eta Luis David Jimenez Almeida izan ziren txapelduna gainditu zuten bakarrak.

 

         SARIAK.

 

            Juan Ignacio Alonso Arburu lehenengoarentzat: 150 euro.

            Carlos Cruz-Lopez Claret bigarrenarentzat: 125 euro.

            Juan M. Salinero De Prado hirugarrenarentzat: 100 euro.

            David Astasio Lopez laugarrenarentzat: 75 euro.

            Jon Angulo Martinez bosgarrenarentzat: 50 euro.

 

         PALMARESA.

 

            2003-04ko denboraldian, txapelduna: Juan Mario Gomez Esteban (Bizkaia).

            2004-05eko denboraldian, txapelduna: Santiago Gonzalez De la Torre (Bizkaia).

            2005-06ko denboraldian, txapelduna: Carlos Varas Gonzalez (Bizkaia).

            2006-07ko denboraldian, txapelduna: David Astasio Lopez (Araba).

            2007-08ko denboraldian, txapelduna: Juan Ignacio Alonso Arburu (Gipuzkoa).

            2008-09ko denboraldian, txapelduna: Juan Ignacio Alonso Arburu (Gipuzkoa).

 

                2009-05-31.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.