EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXVIII. JOKOETAKO INFANTIL MAILAKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA.

(2009.go maiatzaren 30ean eta 31n jokatua).

 

 

 

            Larunbatean eta igandean jokatu zen Gasteizen (Araba).

 

            14 urtez azpiko 16 jokalarik parte hartu zuten, 6 jardunalditan (iaz 18 izan ziren). Jokalari bakoitzak ordubeteko denbora zuen partida osatzeko.

 

            Eusko Jaurlaritzaren aginduz, aurten ere jokalari nafarrek ez dute parte hartzerik izan.

 

             AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Juan Manuel Ruiz Abad (Gipuzkoa) – 6 puntu.

2)    Aizbeltz Buiza Prieto (Bizkaia) – 4’5 puntu.

3)    Daniel Ochoa de Eribe Martinez (Araba) – 4’5 puntu.

4)    Julen Castero Portu (Gipuzkoa) – 4 puntu.

5)    Ibon Barrio Ungidos (Bizkaia) – 3’5 puntu.

6)    Christian Sanchez Merino (Gipuzkoa) – 3’5 puntu.

7)    Eneko Albizua Lopez (Bizkaia) – 3 puntu.

8)    Iñigo Oriza De Castro (Bizkaia) – 3 puntu.

9)    Ruben Campo Medina (Araba) – 3 puntu.

10) Beñat Lomas Romero (Araba) – 2’5 puntu.

11) Daniel Viguin Gonzalez (Araba) – 2’5 puntu.

12) Irene San Jose Ibarra (Bizkaia) – 2’5 puntu.

13) Imanol Unanue Gual (Gipuzkoa) – 2 puntu.

14) Nahiara Solana Egiluz (Gipuzkoa) – 2 pupntu.

15) Irati Bergaretxe Garcia (Bizkaia) – 1’5 puntu.

16) Rebeca Martinez de Compañon (Araba) – 0’5 puntu.

 

Juan Manuel Ruiz Abad arrasatearrak azkenean lortu zuen Aizbeltz Buiza menperatzea. Nagusitasun handiz, gainera: 6 partidatan, 6 puntu.

 

            Iaz bigarren izan zen Aizbeltz Buiza Arrigorriagako jokalariaren atzetik. Orain dela bi urte alebin mailan, berdin gertatua zen. Horrexegatik, erran daiteke mamua uxatu zuela Txapelketa honetan Juan Manuel Ruizek.

 

            Daniel Ochoa de Eribe arabarra iaz 11. izan zen. Txapelketa honetan, ordea, hirugarren postu distiratsua erdietsi zuen.

 

            Beñat Lomas Romero iazko Euskadiko alebin txapelduna 10. postuan geratu zen.

 

            Juan Manuel Ruiz Abadek 1.770 puntu ditu FIDE eloan eta 1.779 Euskal eloan.

 

            AZKENEKO TXAPELDUNAK.

 

            2005. urtean: Daniel Zamarbide Iñarrea (Nafarroa).

            2006. urtean: Asier Etxagibel Larrañaga (Gipuzkoa).

            2007. urtean: Hector Sanchez Ruesga (Gipuzkoa).

            2008. urtean: Aizbeltz Buiza Prieto (Bizkaia).

            2009. urtean: Juan Manuel Ruiz Abad (Gipuzkoa).

 

                2008-06-01.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.