PARTIDA AZKARRETAKO NAFARROAKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA.

(2009.go ekainaren 6an).

 

 

 

            Oberenako lokaletan (Iru๑ean) jokatu zen, larunbat arratsaldean. 5 minutuko partidak izan ziren. Taldeak 4 jokalariz osatzen ziren, gehi ordezkoak. Iazko parte hartzea hobetu zen (10etik 11ra), baina 2005-06 denboraldiko Txapelketatik urruti ibilita (orduan 19 izan ziren). Liga moduan jokatu zen.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Orvina A – 33 puntu.

2)    Mikel Gurea A – 29 puntu.

3)    Gazte Berriak A – 28’5 puntu.

4)    San Juan – 28 puntu.

5)    Mikel Gurea B – 21 puntu.

6)    Orvina B – 20 puntu.

7)    Runa Xake Taldea – 19 puntu.

8)    Arrano Elkartea A – 16’5 puntu.

9)    Arrano Elkartea B – 12 puntu.

10) Mikel Gurea C - 10 puntu.

11) Gazte Berriak B – 3 puntu.

 

Oberena aurreko urteko txapeldunak ez zuen parte hartu. Nuevo Casino eta Paz de Ziganda taldeek ere ez (2007-08 denboraldian 3. eta 4. geratutakoak). Orvina A txapeldun berria, Orvina B, Runa Xake Taldea eta Mikel Gurea C izan ziren aurpegi berriak 2008-09 denboraldian.

 

            Zortzi txanda jokatuta, horrela zegoen sailkapeneko burua: Orvina A, 23 puntu; Gazte Berriak A, 20’5 puntu; Mikel Gurea A eta San Juan, 19 puntu.

 

            Bederatzigarren txandako emaitza batzuk: Orvina A-Mikel Gurea B, 4-0; Orvina B-Gazte Berriak A, 1-3; Gazte Berriak B-Mikel Gurea A, 0-4; San Juan-Runa Xake Taldea, 3-1.

 

            Bi jardunaldiren faltan, horrela geratu zen sailkapena: Orvina A, 27 puntu; Gazte Berriak A, 23’5 puntu; Mikel Gurea A, 23 puntu; San Juan, 22 puntu.

 

            Hamargarren txandako emaitza batzuk: Gazte Berriak A-Orvina A: 1-3; Mikel Gurea A-San Juan, 2-2.

 

            Azkeneko partidaren zain, horrela zegoen sailkapena: Orvina A, 30 puntu; Mikel Gurea A, 25 puntu; Gazte Berriak A, 24’5 puntu; San Juan, 24 puntu. Orvina A ordurako txapelduna zen.

 

            Hamaikagarren txandako emaitza batzuk (azkeneko txandakoak): Orvina A-Arrano Elkartea A: 3-1; Runa Xake Taldea-Mikel Gurea A: 0-4; Arrano Elkartea B-Gazte Berriak A, 0-4; San Juan-Mikel Gurea C, 4-0.

 

            Lehenengo lau postuak horrela geratu ziren: Orvina A, 33 puntu; Mikel Gurea A, 29 puntu; Gazte Berriak A, 28’5 puntu; San Juan, 28 puntu.

 

            Bosgarren txandan, Orvina A txapeldunak 3-1 garaitu zuen San Juan. Zazpigarren txandan: Orvina A-Mikel Gurea A, 2-2.

 

            Bigarren txandan: San Juan-Gazte Berriak A: 0’5-3’5. Laugarren txandan: Mikel Gurea A-Gazte Berriak A: 3-1. Hamargarren txandan: Mikel Gurea A-San Juan, 2-2.

 

            Orvina A talde txapelduneko jokalariak: Jose Luis Olazagoitia Rodriguez, Egoi Hernandorena De la Cruz, Sergio Anguas Fanlo, Adrian Ortega Lopez eta Javier Sevilla Subiza.

 

            Mikel Gurea A talde txapeldunordeko jokalariak: Jesus Miguel Perez Reclusa, Cristobal Molina Terren, Angel Vilchez Gonzalez, Iker Ira๑eta Unzue, Javier Otazu Ojer eta Aitor Martinez Ayesa.

 

            Gazte Berriak A hirugarren postuan sailkatutako taldeko jokalariak: Alfonso Cemborain Oricain, I๑aki Esparza Martinez, Juan Jose Navas Toledo, Aritz Idiazabal Troyas, Julio Berango Lopeandia eta Jesus Maria Oyaga Valencia.

 

PALMARESA.

 

            2002-03 denboraldian: Orvina A txapeldun; Orvina B, bigarren; San Juan, hirugarren.

            2003-04 denboraldian: Oberena A txapeldun; Orvina, bigarren; Oberena B, hirugarren.

            2004-05 denboraldian: Alekhine A txapeldun; Mikel Gurea B, bigarren; Orvina, hirugarren.

            2005-06 denboraldian: Oberena A txapeldun; Orvina B, bigarren; Orvina A, hirugarren.

            2006-07 denboraldian: Orvina txapeldun; Mikel Gurea Fon-Clima, bigarren; San Juan, hirugarren.

            2007-08 denboraldian: Oberena txapeldun; Mikel Gurea A, bigarren; Nuevo Casino, hirugarren.

            2008-09 denboraldian: Orvina A txapeldun; Mikel Gurea A, bigarren; Gazte Berriak A, hirugarren.

 

                2009-06-06.

 

                Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.