
XakeaZaldi Baltzak partida azkarren lehiaketa irabazi du etxeanElorrio. 2009ko ekainaren 25a, 11:55
Zaldi Baltza xake taldeak antolatuta, zapatuan VIII.
San Balentin Berrio-Otxoa taldekako xake azkarren lehiaketa
jokatu zen Elorrion. Aurten elorriarrak nagusitu dira 43,5
punturekin, azken txandan 4-0 garaitu ondoren; bigarren
Santurtzi izan da 41,5 punturekin, azken txandan hirugarren
sailkatuarekin bina berdinduta.
Hirugarren Ciudad Naranco sailkatu da; asturiarrek 39,5 puntu lortu dituzte, eta puntu erdiagatik sartu dira podiumean. Laugarren postua Durangoko Larrasoloetak eskuratu du. Txapelketa parekatua izan da, azkeneko txandan hiru talde baitzeuden lehenengo postua eskuratzeko aukera berdintsuekin. |