EMAKUMEZKOEN EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA.

(2009.go uztailaren 3tik 5era, Bilbon jokatua).

 

 

 

            Ostiralean, larunbatean eta igandean jokatu zen Bilboko Conteneo Socialaren lokalean (Bizkaia).

 

            Sei parte hartzaileek Liga moduan jokatu zuten. Jokaldi guztiak egiteko 90 minutu zuten gehi 30 segundo jokaldiko.

 

             AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Daniela Velte (Gipuzkoa) – 4 puntu.

2)    Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia) – 3 puntu.

3)    Nuria Corral Yugueros (Bizkaia) – 3 puntu.

4)    Enara Garcia Martinez (Gipuzkoa) – 2 puntu.

5)    M. Jesus Saez De Jauregi (Araba) – 2 puntu.

6)    Laura Saiz Lopez (Bizkaia) – Puntu bat.

 

Hiru partida jokatuta horrela zegoen sailkapena: Daniela Velte, 3 puntu; Ainhoa Barrio, 2 puntu; Enara Garcia Martinez eta Maria Jesus Saez De Jauregi, 1’5 puntu; Nuria Corral, puntu bat; Laura Saiz, 0 puntu.

 

            Laugarren txandan (azken aurrekoan), Daniela Veltek pieza zuriekin galdu zuen Ainhoa Barriosen aurrean. Beraz, berdinketa gertatu zen buruan. Enara Garcia eta Maria Jesus Saez jokalariek berdinketa egin zuten eta puntu batera geratu ziren biko horretatik. Nuria Corralek Laura Saiz gainditu zuen.

 

            Azkeneko partidaren zain horrela zegoen sailkapena: Daniela Velte eta Ainhoa Barrio, 3 puntu; Enara Garcia, Maria Jesus Saez eta Nuria Corral, 2 puntu; Laura Saiz, 0 puntu.

 

            Daniela Veltek pieza beltzekin Maria Jesus Saez garaitu zuen. Aldiz, Ainhoa Barriok huts egin zuen. Zuriekin jokatu arren, Nuria Corralen aurka galdu zuen. Bestaldetik, Laura Saizek bere lehenengo puntua bereganatu zuen, Enara Garcia gaindituta.

 

            Daniela Veltek 1.785 puntu zituen FIDE eloan; 1.714, Euskal eloan. Zarauzkoa da. 47 urte ditu.

 

            Ainhoa Barriosek oso Txapelketa ona egin zuen. FIDE elorik gabe eta Euskal eloan 1.595 puntuz, bigarren postua harrapatu zuen. Arrigorriagako Endroke taldekoa da.

 

            AZKENEKO TXAPELDUNAK.

 

            2006. urtean: Paula Camara Gil (Araba).

            2007. urtean: Paula Camara Gil (Araba).

            2008. urtean: Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia).

            2009. urtean: Daniela Velte (Gipuzkoa).

 

                2009-05-31.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.