EUSKAL XAKE ESKOLA XAKE TXAPELKETA.
(Donostian, 2009.go uztailaren 7tik 16ra
jokatua).
Eric
Prie Maisu Handi frantziarrak irabazi zuen Euskal Xake Eskola
Txapelketa. 2410 puntuko batez besteko eloaz, 7. maila izan zuen Torneoak. Eric Priek 47 urte ditu.
Partida osatzeko 90 minutu
zuen jokalari bakoitzak, gehi 30 segundo jokaldiko. Donostiako Udaleko Batzar
Areto Nagusian jokatu zen Txapelketa.
Euskal Xake Eskolak azken hamar urteotan xake eskola eta
ekintzak eskaini dizkie Euskal Herri osoko ikastetxeei arrakasta handiarekin.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1) Eric Prie (Frantzia, FIDE eloko 2.491) – 6’5 puntu.
2)
Glenn
Flear (Ingalaterra, 2.490) – 6 puntu.
3)
Luis
Galego (Portugal, 2.435) – 5’5 puntu.
4)
Santiago
Gonzalez De la Torre (Bizkaia, Euskal Herria, 2.390) – 5 puntu.
5)
Marcos
Llaneza Vega (Espainia, 2.521) – 5 puntu.
6)
Christian
Michna (Alemania, 2.224) – 4’5 puntu.
7)
Alejandro
Hoffman (Argentina, 2.417) – 4 puntu.
8)
Alejandro
Franco Alonso (Euskal Herrian bizi den espainiarra, 2.480) – 3’5 puntu.
9)
Mikel Huerga
Leatxe (Nafarroa, Euskal Herria, 2.456) – 3’5 puntu.
10) Iñigo Martin Alvarez (Gipuzkoa, Euskal Herria,
2.239) – 1’5 puntu.
EMAITZA BATZUK.
Lehenengo
txanda: Marcos
Llaneza – Alejandro Franco,
1-0; Glenn Flear – Santiago Gonzalez De la Torre, 1-0; Eric Prie – Iñigo Martin, 1-0.
Bigarren
txanda: Alejandro
Franco – Iñigo Martin, 1-0;
Santiago Gonzalez De la Torre – Eric Prie, 0-1; Luis Galego – Glenn Flear, 0’5-0’5; Alejandro Hoffman –
Mikel Huerga, 1-0; Marcos Llaneza – Christian Michna, 0-1.
Hirugarren
txanda: Glenn Flear – Alejandro
Hoffman, 1-0; Eric Prie – Luis Galego, 0’5-0’5; Iñigo Martin – Santiago Gonzalez De la Torre, 0-1.
Laugarren
txanda: Alejandro Franco – Santiago Gonzalez De la Torre, 0-1; Luis Galego – Iñigo Martin, 1-0; Alejandro
Hoffman – Eric Prie, 1-0; Christian Michna –
Mikel Huerga, 1-0.
Bosgarren
txanda: Glenn Flear – Christian
Michna, 1-0; Eric Prie – Marcos Llaneza, 1-0.
Seigarren
txanda: Alejandro Hoffman – Santiago Gonzalez de la Torre, 0-1; Marcos Llaneza – Iñigo Martin, 1-0.
Zazpigarren
txanda: Eric Prie – Mikel
Huerga, 1-0.
Zortzigarren
txanda: Mikel
Huerga – Iñigo Martin, 1-0;
Glenn Flear – Eric Prie, 0’5-0’5.
Bederatzigarren
txanda: Eric Prie – Alejandro
Franco, 1-0; Iñigo Martin – Glenn Flear, 0’5-0’5; Santiago Gonzalez De la Torre
– Mikel Huerga, 0’5-0’5; Luis Galego – Christian Michna, 1-0; Alejandro Hoffman – Marcos Llaneza, 0-1.
ERIC PRIEREN ETA GLENN
FLEARREN ARTEKO BORROKAREN ERDIAN, SANTIAGO GONZALEZ DE LA TORREREN NORMA.
Eric Prie frantziarraren garaipena ez zen arrakasta bakarra izan. Santiago Gonzalez De la Torre bilbotarrak oso Torneo txukuna egin zuenez gero, bere hirugarren norma lortu zuen Nazioarteko Maisua bihurtzeko. Zorionak biei!
Marcos Llaneza zen lehenengo zerrendaburua, baina bosgarren geratu zen. Mikel Huerga nafarra ranking-eko bosgarrena zen baina bederatzigarren bukatu zuen. Beraz, gaizki. Antzera ibili zen Alejandro Franco Sestaoko jokalaria. Laugarren zerrendaburua izanik, zortzigarren geratu zen, 3’5 puntuz.
Lehenengo txandan nahiko normal joan zen. Marcos Llaneza, Glenn Flear eta Eric Prie buruan jarri ziren, garaipena eskuratu eta gero.
Bigarrenean, Marcos Llanezak atzera egin zuen, ustekabean Christian Michna alemaniarraren aurka galduta. Eric Priek Santiago Gonzalez De la Torre gainditu zuen eta buruan bakarrik jarri zen.
Hirugarren txandan, Glenn Flearrek harrapatu zuen Eric Prie, Alejandro Hoffman garaituta. Santiago Gonzalez De la Torrek Iñigo Martini irabazi zion eta horrela bere lehenengo puntua eskuratu. Azkeneko zazpi partidatan 5 puntu erdietsita, norma poltsikoratu zuen.
Laugarren txandan Glenn Flearrek lidergoa bereganatu zuen, Eric Priek Alejandro Hoffmanen aurka galdu zuelako.
Bosgarren txandan, buruko biek irabazi zuten. Eric Prieren garaipenak aukerarik gabe utzi zuen Marcos Llaneza (2 puntu 5 partidatan).
Zazpigarren txandan, Eric Priek Mikel Huerga garaitu eta lehenengo postuan Glenn Flear harrapatu zuen.
Zortzigarrenean, berdinketa egin zuten Glenn Flearrek eta Erik Priek. Ingelesak ez zuen aprobetxatu zuriekin jokatzearen abantaila.
Azkeneko txandan ustekabea gertatu zen. Beltzekin jokatu arren, Glenn Flear faborito zen Iñigo Martinen aurrean (8 partidatan puntu bat zeraman gipuzkoarrak). Hala ere, berdinketa gertatu zen. Zailagoa zuen Eric Priek Alejandro Francorekin, baina garaipena lortu zuen. Beraz, Txapelketa frantziarrarentzat.
Luis Galegok Christian Michna gainditu zuen eta isilka-misilka hirugarren postua bereganatu: Bi garaipen eta 7 berdinketa.
2009-07-16.