DONOSTIA EUROPAKO KULTUR HIRIBURUA 2016 XAKE TXAPELKETA.

(Donostian, 2009.go uztailaren 7tik 16ra jokatua).

 

 

 

            Hikaru Nakamura estatubatuarrak irabazi du Donostia Europako Kultur Hiriburua 2016 Txapelketa, desberdinketa egiteko jokatu diren bi partida azkarrak irabazi ostean.

Txapelketako azken txandan Nakamurak bere partida berdindu egin du eta Ponomariovek irabazi eta ondorioz berdinduta gelditu dira sailkapen nagusian. Txapelketaren arauei jarraikiz, irabazlea erabakitzeko 5 minutuko bi partida azkar jokatu dituzte eta bietan izan da garaile amerikarra. Zorionak Hikaru Nakamurari!

            Antolatzailea: Gros Xake Taldea. Babesleak: Betfair, Gipuzkoako Kutxa, Irutxuloko Hitza, El Diario Vasco, Gipuzkoako Xake Federakuntza, Eusko Jaurlaritza, Donostia Kirola, Aizpurua Autobusak eta Jose Manuel Bielsa argazkilaria.

 

             AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Hikaru Nakamura (Estatu Batuak, FIDE eloko 2.710) – 6’5 puntu.

2)    Ruslan Ponomariov (Ukrania, 2.727) – 6’5 puntu.

3)    Peter Svidler (Errusia, 2.739) – 5’5 puntu.

4)    Rustam Kasimdzhanov (Uzbekistan, 2.672) – 5 puntu.

5)    Francisco Vallejo Pons (Herrialde Katalanak, 2.693) – 5 puntu.

6)    Sergei Movsesian (Eslovakia, 2.716) – 4’5 puntu.

7)    Maxime Vachier-Lagrave (Frantzia, 2.703) – 4’5 puntu.

8)    Julio Granda Zuñiga (Peru, 2.647) – 3’5 puntu.

9)    Pablo San Segundo Carrillo (Espainia, 2.570) – 2’5 puntu.

10) Anatoly Karpov (Errusia, 2.644) – 1’5 puntu.

 

EMAITZA BATZUK.

 

            Lehenengo txanda: Hikaru Nakamura – Anatoly Karpov, 1-0; Maxime Vachier-Lagrave – Rustam Kasimdzhanov, 1-0; Francisco Vallejo Pons – Julio Granda, 1-0.

 

            Bigarren txanda: Julio Granda – Pablo San Segundo, 1-0; Hikaru Nakamura – Maxime Vachier-Lagrave, 1-0.

 

            Hirugarren txanda: Maxime Vachier-Lagrave – Anatoly Karpov, 1-0; Ruslan Ponomariov – Julio Granda, 1-0.

 

            Laugarren txanda: Sergei Movsesian – Ruslan Ponomariov, 0-1; Hikaru Nakamura – Francisco Vallejo Pons, 1-0; Maxime Vachier-Lagrave – Peter Svidler, 0-1.

 

            Bosgarren txanda: Peter Svidler – Anatoly Karpov, 1-0; Pablo San Segundo – Hikaru Nakamura, 0-1.

 

            Seigarren txanda: Anatoly Karpov – Sergei Movsesian, 0-1; Rustam Kasimdzhanov – Julio Granda, 1-0; Maxime Vachier-Lagrave – Pablo San Segundo, 1-0.

 

            Zazpigarren txanda: Francisco Vallejo Pons – Anatoly Karpov, 1-0; Ruslan Ponomariov – Maxime Vachier-Lagrave, 1-0.

 

            Zortzigarren txanda: Anatoly Karpov – Rustam Kasimdzhanov, 0-1; Francisco Vallejo Pons – Pablo San Segundo, 1-0.

 

            Bederatzigarren txanda: Ruslan Ponomariov – Francisco Vallejo Pons, 1-0; Rustam Kasimdzhanov – Hikaru Nakamura, 0’5-0’5.

 

         NAKAMURA ETA KARPOV, MONETAREN BI AURPEGIAK.

 

            Hikaru Nakamura 1987.go abenduaren 9an jaio zen Hirakatan (Japonia). Aita japoniarra du eta ama estatubatuarra. 2 urte zituenetik bizi da AEBn. AEBko txapelduna 2005. eta 2009. urteetan. 2006ko Olinpiadan brontzezko domina lortu zuen AEBko taldearekin.

 

            Nakamurak oso ongi hasi zuen Txapelketa hau: Lehenengo bost partidetan, 4’5 puntu. Ondoren, berdinketara jo du, 6’5 puntu osatu arte. Ponomariovek hori aprobetxatu du harrapatzeko, baina azkarretan hobea izan da Hikaru Nakamura.

 

            Txapelketak Anatoly Karpov txapeldun mitikoaren gainbehera erakutsi du. Urteek ez dute barkatzen.