GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA XAKE
TXAPELKETA.
(Donostian, 2009.go
uztailaren 7tik 16ra jokatua).
Sophie
Milliet Nazioarteko Maisu frantziarrak irabazi zuen Gipuzkoako Foru
Aldundia Xake Txapelketa. 2.318 puntuko batez besteko eloaz, 3. maila izan zuen
Torneoak. Emakume xakelarien artekoa izan zen. Sophie
Millietek 26 urte ditu eta 2.388 puntu FIDE eloan.
Partida osatzeko 90 minutu
zuen jokalari bakoitzak, gehi 30 segundo jokaldiko. Donostiako Udaleko Batzar
Areto Nagusian jokatu zen Txapelketa.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1) Sophie Milliet (Frantzia, FIDE eloko 2.388) – 7
puntu.
2)
Yana
Melnikova (Errusia, 2.285) – 6 puntu.
3)
Sachdev
Tania (India, 2.410) – 6 puntu.
4)
Irina
Zakurdjaeva (Errusia, 2.305) – 5’5 puntu.
5)
Regina
Pokorna (Eslovakia, 2.381) – 5 puntu.
6)
Marta
Michna (Alemania, 2.379) – 4 puntu.
7)
Vesna
Rozic (Eslovenia, 2.239) – 3’5 puntu.
8)
Adina-Maria
Hamdouchi (Errumania, 2.324) – 3’5 puntu.
9)
Iulia-Ionela
Ionica (Errumania, 2.263) – 2’5 puntu.
10) Anastazia KArlovich (Ukrania, 2.211) – 2
puntu.
EMAITZA BATZUK.
Lehenengo
txanda: Sophie
Milliet – Anastazia Karlovich,
1-0; Irina Zakurdjaeva – Marta Michna, 1-0; Sachdev Tania – Yana Melnikova, 0-1.
Bigarren
txanda: Yana
Melnikova – Iulia-Ionela
Ionica, 1-0; Anastazia Karlovich – Irina Zakurdjaeva, 0-1.
Hirugarren
txanda: Irina Zakurdjaeva –
Adina-Maria Hamdouchi, 1-0; Sachdev Tania – Anastazia Karlovich, 1-0.
Laugarren
txanda: Regina Pokorna – Yana Melnikova, 0-1; Marta Michna – Vesna
Rozic, 1-0; Adina-Maria Hamdouchi – Sachdev Tania, 0-1; Sophie Milliet – Irina Zakurdjaeva, 1-0.
Bosgarren
txanda: Irina Zakurdjaeva – Regina Pokorna, 0-1;
Sachdev Tania – Sophia Milliet, 0-1; Vesna Rozic – Anastazia Karlovich, 1-0.
Seigarren
txanda: Regina Pokorna – Marta
Michna, 1-0; Anastazia Karlovich – Yana Melnikova, 0-1; Sophie Milliet – Iulia-Ionela Ionica, 1-0; Irina
Zakurdjaeva – Sachdev Tania, 0-1.
Zazpigarren
txanda: Iulia-Ionela Ionica – Irina Zakurdjaeva, 0-1.
Zortzigarren
txanda: Sophie
Milliet – Yana Melnikova, 1-0; Irina Zakurdjaeva –
Vesna Rozic, 1-0; Sachdev Tania – Iulia-Ionela Ionica, 1-0.
Bederatzigarren
txanda: Vesna Rozic – Sachdev Tania, 0-1;
Yana Melnikova – Irina Zakurdjaeva, 0’5-0’5; Marta Michna – Sophie Milliet,
0’5-0’5.
AZKENAURREKO PARTIDAN
ERABAKI ZEN, SOPHIA MILLIETEK YANA MELNIKOVA GARAITZEAN.
Lau xakelari izan ziren nabarmendu zirenak: Irina Zakurdjaeva eta Yana Melnikova errusiarrak, Sachdev Tania indiarra eta Sophie Milliet frantziarra. Haiek eraman zuten borroka nagusia.
Millietek, Melnikovak eta Zakurdjaevak aurrea hartu zuten lehenengo txandan. Melnikovak beltzekin Sachdev Tania gainditu zuen.
Melnikova eta Zakurdjaeva bakarrik geratu ziren buruan bigarren txandan, 2 puntuz.
Hirugarren txandan, Zakurdjaevak bere hirugarren puntua eskuratu zuen. Horrela, bakarrik hartu zuen lidergoa. Sachdev Taniak bere lehenengo garaipena erdietsita, sailkapenaren erdira iritsi zen.
Laugarren txandan, Sophia Millietek geldiarazi zuen Zakurdjaeva eta sailkapenean harrapatu. Melnikovak hartu zuen burua bere hirugarren garaipenarekin. Sachdev Taniak garaipena lortu zuen eta 2’5 puntuz jarri zen, Melnikovarengandik puntu batera.
Bosgarren txanda nahiko garrantzitsua izan zen. Sophia Millietek beltzekin Sachdev Tania gainditu zuen. Bestaldetik, Zakurdjaevak galdu zuen berriz. Regina Pokorna eslovakiarra izan zen bere borreroa. Horrela, buruan geratu ziren Milliet eta Melnikova, 4 puntuz. Zakurdjaeva (3 puntuz) eta Tania (2’5) atzerago gelditu ziren.
Seigarren txandan, Millietek, Melnikovak eta Taniak irabazi zuten. Indiarrak Zakurdjaeva garaitu zuen pieza beltzekin. Horrela, buruko bikoak puntu eta erdiko abantaila zuen Taniarekiko eta 2 puntukoa Zakurdjaevarekiko.
Zazpigarren txandan, Zakurdjaevak murriztu zuen aldea, Iulia-Ionela Ionica errumaniarra garaitzean.
Zortzigarren txandan, partida nagusia iritsi zen: Sophia Milliet – Yana Melnikova. Frantziarraren garaipenak Torneoa ziurtatu zion. Zakurdjaevak eta Taniak irabazi zuten. Melnikovarengandik puntu erdira geratu ziren.
Bederatzigarren txandan indiarrak irabazi zuen. Melnikovak eta Zakurdjaevak haien artean berdindu zuten. Horrela, Taniak harrapatu zuen Melnikova sailkapenean, baina bigarren postua errusiarrarentzat izan zen. Zakurdjaevak berdinketa bakarra egin zuen Txapelketa osoan eta berdinketa horrek laugarren postuan utzi zuen.
2009-07-16.