
Ostirala, 2009ko uztailak 31.
ESAITen mendi martxa bihar hasiko da, Iruñean.
SELEKZIOA. Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko mendi martxa antolatu du ESAITek urtero bezala, eta bihar hasiko da, Iruñean
(12:00). San Nikolas plazatik abiatuko dira parte-hartzaileak, eta zortzi etapa
beteko dituzte guztira, abuztuaren 8an Bilbora heldu bitartean. Tartean,
abuztuaren 4an, ekitaldia egingo dute Arrasaten.
© berria.info