ONDARROAKO VI. XAKE TORNEOA.

(2009.go abuztuaren 8an jokatua).

 

 

 

Ondarroan jokatu zen, larunbat arratsaldean. 5 minutuko partidak izan ziren, partida azkarretako Euskal Zirkuiturako baliagarria izanik. Lau jokalariko taldeak izan ziren.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Mikel Gurea (Burlata) – 26’5 puntu.

2)    Portugalete – 23 puntu.

3)    Elgoibar – 21 puntu.

4)    Castro – 21 puntu.

5)    Ondarroa A – 17 puntu.

6)    Zornotza – 16’5 puntu.

7)    Larrasoloeta (Durango) – 9’5 puntu.

8)    Azkoitia – 8’5 puntu.

9)    Ondarroa Z – Puntu bat.

 

Hauexek izan ziren Mikel Gurea talde txapelduneko jokalariak: Angel Vilchez Gonzalez (8 partidatan 6’5 puntu), Aritz Mancha Otano (8 partidatan 8 puntu), Mikel Razkin Fraile (partida batean 0’5 puntu), Aritz Idiazabal Troyas (7 partidatan 5 puntu) eta Aitor Martinez Ayesa (8 partidatan 6’5 puntu).

 

            Torneoan oso giro ona izan zen. Antolatzaileek, gainera, parte hartzaileak afaltzera gonbidatu zituzten. Athletic Bilbaoren aldeko Peña batean izan zen afaria (nahiko oparoa).

 

            PALMARESA.

 

            2006. urtean, III. Xake Torneoan, txapeldun: Mikel Gurea (Burlata).

            2007. urtean, IV. Xake Torneoan, txapeldun: Logroño.

            2008. urtean, V. Xake Torneoan, txapeldun: Abadiño.

            2009. urtean, VI. Xake Torneoan, txapeldun: Mikel Gurea (Burlata).

 

                2009-08-08.

 

                Iturria: Mikel Gurea Xake Taldea.