ADRIAN LERANOZ, BIGARREN ALDIZ GARAILE
ARRANO ELKARTEKO XAKE TXAPELKETAN.
2009.go abuztuaren 31tik irailaren 4ra jokatu
zen Arrano Elkarteko XII. Xake Txapelketa. Euskara dakiten jokalarientzat
antolatutakoa zen, haien arteko euskarazko harremana sustatzeko asmoz.
19
jokalarik parte hartu zuten (iaz baino 3 gutxiagok). Arrano Elkartea, Amaiur,
Gazte Berriak, Mikel Gurea, Orvina eta Paz de Ziganda taldeetakoak ziren.
Arrano Elkartea talde antolatzailea izan zen Torneora jokalari gehien eraman
zuena. Torneoak Euskal ELOrako eta Nafarroako ELOrako balio zuen.
Bigarren jardunaldian, 10 urteko
Mikel Ortega Orvinako jokalariak xakearen panoraman oraingo balioa dela
erakutsi zuen: Joseba Otano gainditu zuen (3 aldiz Torneo hau irabazita duena).
Hirugarren jardunaldian, Mikel
Ortegak Xabier Abaurrea garaitu zuen. Mikel Torres, beltzekin, Aritz Idiazabali
nagusitu zitzaion. Horrela, 3 puntuz buruan geratu ziren.
Adrian Ortega eta Adrian Leranoz
puntu erdira geratu ziren, haien arteko berdinketa egin ondoren. Joseba Otano
titulurako borrokatik erabat kanpo geratu zen, Olast Arrizibitaren aurka
bigarren porrota jasan eta gero.
Laugarren jardunaldian, Mikel
Torresek eta Mikel Ortegak berdindu zuten. Adrian Leranozek (Aritz Idiazabalen
aurka) eta Adrian Ortegak (Iñaki Arrizibitaren aurka) irabazi eta liderrak
harrapatu zituzten.
Azken jardunaldian, lau jokalariek
haien artean erabaki zuten Txapelketa. Beltzekin Leranozek Mikel Ortega
gainditu zuen. Txuriekin Mikel Torresek berdin egin zuen Adrian Ortegaren aurka.
Iaz bezala, puntuz berdinduta geratu
ziren Leranoz eta Torres eta, iaz bezala, Bucholzek Leranozen alde egin zuen.
Paz de Zigandako jokalaria bigarren aldiz irabazi du Txapelketa hau eta marka
guztiak apurtu ditzake, saiatuz gero.
Mikel Ortegak irabazi zuen 14 urtez
azpikoentzat gordetako trofeoa, normalean Manex Insaustik eramaten zuena. 4
aldiz trofeo horren jabe izan da, baina aurten ez du parte hartzerik izan.
Azpimarratzekoa izan zen Olast
Arrizibita gaztearen Torneoa. 4 puntuz bukatu eta hirugarren geratu zen.
Torneoko garailearen aurka soilik galdu zuen.
Hurrengo urtean berriz ere xakea eta
euskara lotzen saiatuko da Arrano Elkartea eta XIII. edizioa jokatuko da.
Iruñean, 2009.go irailaren 7an.
ARRANO ELKARTEA XAKE
TALDEA.
Ordezkaria:
JOSEBA OTANO VILLANUEVA. Euskal Naziotasunaren Aitormena: S6973074A. Helbidea: Antsoaingo
errepidea, 13 – 3 ezkerra (Iruñea, Nafarroa). Posta Kodea: 31.014.