GRAND SLAM-EKO XAKE MAISUEN BIGARREN
FINALA.
GRISCHUKEN
AGINTETIK ARONIANEN NAGUSITASU-NERA.
Grand
Slam-eko II. Finala historia da dagoeneko (2009.go irailaren 6an hasi eta 12an
amaitu zen, Bilbon). Veselin Topalov izan zen Grand Slam-eko Finaletako
garaileen artean bere izena paratu zuen lehen xakelaria. Levon Aronianek
jarraipena eman dio. Galtzen hasi zen, baina izugarrizko erakustaldia eman zuen
gero. Iaz hirugarren izan zen, Magnus Carlsen bigarrenarekin puntuz berdinduta.
Torneoa
ustekabe batekin hasi zen, Alexander Grischuk errusiarrak Levon Aronian
gainditu baitzuen. Munduko hamazazpigarrenak hirugarrena azpiratu zuen.
Bigarren
egunean, Grischukek sasoi ona erakusten segitu zuen. Alexei Shirov menperatu
zuen. Ordurako, baina, Aronian armeniarrak denbora-pasarako etorria ez zen
lehenengo zantzua eman zuen: Sergey Karjakin ukraniarra garaitu zuen.
Grischuk
eta Aronian faborito moduan nabarmen agertzen ziren, beraz.
Panorama
estutu zen txapelketa erdia jokatuta, Aronianek sailkapenean Grischuk harrapatu
baitzuen. Hain zuzen ere, Grischukek, beltzekin, Karjakinen aurka galdu zuen.
Aronianek, baita ere beltzekin, Alexei Shirov gainditu zuen. Horrela, Aronian
eta Grischuk, 6 puntuz berdinduta geratu ziren buruan. Hurbil, Karjakin, 4
puntuz. Azkena, Shirov, puntu bakarraz, bere Txapelketa izanen ez zen itxuraz.
Aronianek
erritmoa hartua zion txapelketari eta laugarren txandan kolpe erabakigarria jo
zuen: Mendekua eginda, Grischuk garaitu zuen. Karjakin, Grischukengandik puntu
batera geratu zen, Shirovekin berdindu ondoren.
Bosgarren
txandak dena ia erabakita utzi zuen. Aronianek erreskadan lortutako laugarren
garaipena eskuratu zuen. Orduan, Shiroven aurka. Grischuk-Karjakin partidak
gehiago balio zuen bigarren postua eskuratzeko. Berdinketak Grischuk mantendu
zuen aurretik. Bitartean, Levon Aronianek, 5 puntuko abantailaz, Topaloven
ondorengo txapeldun bere burua bihurtua ikusi zuen.
Aldaketarik
ez zen izan azkeneko txandan. Grischukek berdindu zuen Shirovekin, baina
nahikoa izan zuen bigarren geratzeko, Karjakinek ere berdinketa egin baitzuen
Levon Aronianen aurka.
Ustekabe
handirik gabeko Finala izan zen. Ranking-aren arabera zehaztu zen azkeneko
sailkapena. Dena den, Letonian jaio eta nazionalitate espainiarra duen Alexei
Shirovek espero baino gutxiago egin zuen, hiru berdinketa eta hiru porrotekin,
huts egindako Torneoa burututa.
PALMARESA.
2008an, Grand Slam-eko I.
Finalean: Veselin Topalov
(Bulgaria), garaile; Magnus Carlsen (Norvegia), bigarren; Levon
Aronian (Armenia), hirugarren.
2009an, Grand Slam-eko II.
Finalean: Levon Aronian
(Armenia), garaile; Alexander Grischuk (Errusia), bigarren; Sergey
Karjakin (Ukrania), hirugarren.
2009-09-12.