Liga moduan jokatu zen
27 talderen artean, Bilboko Plaza Berrian, Grand Slameko Xake Maisuen II.
Finalaren ondoan. Larunbat goiza eta arratsaldea erabili zituzten taldeek. 5
minutuko partidak izan ziren. Neurketa bakoitza 4 mahaitan jokatu zen.
Antolakuntzak
eskaini zien bazkaria parte hartzaileei. Baita ere lunch-a, Grand Slam-eko Xake
Maisuen II. Finalaren sari banaketa egindakoan.
AZKENEKO
SAILKAPENA.
1)
Sestao – 89 puntu.
2) Batalla (Pasaia) – 85 puntu.
3) Fomento
Cultural (Orereta) – 82 puntu.
4) Santurtzi A – 77 puntu.
5) Gros Xake Taldea (Donostia) – 75’5 puntu.
6) San Viator (Gasteiz) – 74 puntu.
7) Paz de Ziganda (Burlata) – 67’5 puntu.
8) Gambito
(Santander) – 65’5 puntu.
9) Peña
Rey Ardid A – 64 puntu.
10) Mikel Gurea (Burlata) – 61’5 puntu.
11) Eibar – 58’5 puntu.
12) Getxo – 53’5 puntu.
13) Erandio – 50 puntu.
14) Zuri-Baltza (Bilbo) – 50 puntu.
15) Bilbao E4 Xake Taldea (Bilbo) – 48 puntu.
16) Santurtzi B – 44 puntu.
17) Conteneo
Bilbao Haitza (Bilbo) – 43
puntu.
18) Easo Xake Taldea – 42’5 puntu.
19) Castro
– 41 puntu.
20) Alfil (Beasain) – 39’5 puntu.
21) Endroke Arrigorriaga – 39 puntu.
22) Peña
Rey Ardid B – 37 puntu.
23) Zornotza – 36’5 puntu.
24) Itsas Zaldi (Santurtzi) – 22 puntu.
25) Goierri (Urretxu) – 21’5 puntu.
26) Torres
Quevedo (Bilbo) – 19 puntu.
27) Escuelas Ajedrez Santurtzi – 18 puntu.
SESTAO
NAGUSI, BATALLAREN AURKA GALDU ARREN.
Juan Mario Gomez Esteban, Carlos Nava Pereda, Sergio Trigo
Urkijo eta Eneko Wu Martin jokalariek osatu zuten Sestao Xake Talde txapelduna. Jokoan izan zituzten 104
puntutatik 89 eskuratu zituzten. Hau da, bidean soilik 15 puntu utzita.
24.
jardunaldian, 4-0 gainditu zuen Castro. 25.ean, 1-3 Santanderko Gambito taldea.
26.ean, 2-2 berdindu zuen San Viatorrekin. Azkeneko txandan, 1’5-2’5 garaitu
zuen Zornotza taldea.
Pasaiako
Batalla taldea bigarren geratu zen, lau puntura. Hiru puntura
zegoen, 4 partidaren faltan. 24. jardunaldian, Easo taldeari 0-4 nagusitu
zitzaion. 25.ean, 3’5-0’5 Mikel Gureari (2’5 puntura jarri zen orduan). 26.ean,
1-3 Paz de Zigandari (Sestaorekiko aldea 1’5 puntukoa zen).
Azkeneko txandan atsedena hartu zuen. Beraz, ongi ibili arren, ez zuen estuasun
handietan jarri Sestao.
Juan
Ignacio Alonso Arburu, Carlos Cruz-Lopez Claret, Antxon Serras Uria eta
Francisco Javier Torres Ganuza jokalariek osatu zuten Batalla taldea.
Oreretako
Fomento Cultural taldeak 82 puntuz bukatu zuen, hirugarren postuan,
Batallatik 3 puntura. Juan Benito Imaz, Jesus Agirretxe San Sebastian, Javier
Dominguez Ofretorio eta Mikel Alvarado Fernandez jokalariek osatu zuten taldea.
SESTAO
TALDE TXAPELDUNA.
Juan
Mario Gomez Esteban: 26 partidatan 21’5 puntu (% 82’69).
Carlos
Nava Pereda: 26 partidatan 22
puntu (% 84’62).
Sergio
Trigo Urkijo: 26 partidatan 22
puntu (% 84’62).
Eneko Wu
Martin: 26 partidatan
23’5 puntu (% 90’38).
BATALLA
TALDE TXAPELDUNORDEA.
Juan
Ignacio Alonso Arburu: 26 partidatan 20 puntu (% 76’92).
Carlos
Cruz-Lopez Claret: 26 partidatan 21
puntu (% 80’77).
Antxon
Serras Uria: 26 partidatan 23
puntu (% 88’46).
Francisco
Javier Torres Ganuza: 26 partidatan 21 puntu (% 80’77).
Hogeigarren
jardunaldian Sestaok 1-3 galdu zuen Batallaren aurka. Lehenengo, hirugarren eta
laugarren mahaietan puntuak eraman zituen Batallak (Mario Gomez garaitu zuen
Juan Ignacio Alonsok, Sergio Trigo Antxon Serrasek eta Eneko Wu Francisco
Javier Torresek). Bigarren mahaian Sestaoko Carlos Navak Carlos Cruz-Lopez
gainditu zuen.
FOMENTO
CULTURAL HIRUGARREN SAILKATUTAKO TALDEA.
Juan
Benito Imaz: 26 partidatan
20’5 puntu (% 78’85).
Jesus
Agirretxe San Sebastian: 26 partidatan 19’5 puntu (% 75).
Javier
Dominguez Ofretorio: 26 partidatan 21’5 puntu (% 82’69).
Mikel
Alvarado Fernandez: 26 partidatan 20’5 puntu (% 78’85).
2009-09-12.
Iturria:
“http://www.ajedrezvasco.com” webgunea.