
Igandea, 2009ko irailak 13.
Irudia. Bilbo.
Aronian
nagusi, Maisuen finalean.

BERRIA.
Levon Aronianek laugarren aldiz jarraian irabazi zuen,
eta, atzo, Bilboko Maisuen Grand Slameko finala ere.
Armeniarra, berez, herenegungo jardunaldian nagusitu zen, letoniar jatorriko Aleksei Shirovi gailendu eta
gero. Atzo, ordea, seigarren eta azken jardunaldian, berdindu egin zuen Sergei Karjakin errusiarraren
kontra. Horren ondorioz, Munduko Xake Federazioko FIDEko
sailkapen nagusiko bigarren postura jauzi egiteko aukera galdu zuen. Argazkian
txapela eta tituluarekin ageri da Aronian, atzo
egindako sari banaketan.
© berria.info