
Larunbata, 2009ko irailak 26.
Kasparovek 8-3 irabazi dio Karpovi.
XAKEA. Garri Kasparovek ez dio aukerarik eman Anatoli Karpovi “Valentzia,
xake modernoaren sorleku” sinposioaren barruan jokatu duten buruz burukoan,
eta 8-3 nagusitu da. Bestalde, Gros Xake Donostiako taldeak Espainiako Ohorezko
Maila irabazteko Lauko Finalerako sailkatu da, bere multzoan bigarren izan
ondoren. Azaroaren 7an eta 8an jokatuko da Lauko Finala, Linaresen (Espainia).
© berria.info