ARRASATE
HIRIA IX. XAKE TORNEOA.
Datak:
2009.go urriaren 9an,
16an, 23an eta 30ean eta azaroaren 6an eta 13an (ostiraletan).
Lekua:
Arrasate-San Andres Xake
Elkartean (Jose Luis Iņarra kalean, 32. zenbakian, Herrigain Elkartearen
gainean, Arrasaten), azkeneko txandan izan ezik (Arrasateko Udaletxeko Batzar
Aretoan jokatuko baita).
Ordutegia:
Arratsaldeko 7etan izanen
dira partidak.
Joko era:
Suitzako erara, 6
txandatan.
Joko abiadura:
Ordu bat eta 30 minutu
gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.
Salneurria:
18 euro.
FIDE, FEDA edo Euskal
ELOko 2.300 baino gehiagokoentzat eta FIDEko titulatuentzat, Torneoa dohainik.
Arrasate-San Andres Xake Elkarteko jokalarientzat ere, dohainik.
Ordaintzeko, Euskadiko Kutxako kontu honetan: 3035 0047
18 0470032567.
Izena eta deitura adierazi behar dira.
Izen ematea:
Posta elektroniko hauetan: tornay@euskalnet.net edo telefono honetan: 615 70 72 41 (Josu).
Izena emateko epea 2009.go urriaren 1ean amaituko da. Plaza mugatuak.
Sariak:
Lehenengoa: 1.000 euro eta
trofeoa.
Bigarrena: 500 euro eta
trofeoa.
Hirugarrena: 400 euro.
Laugarrena: 250 euro.
Bosgarrena: 200 euro.
Seigarrena: 150 euro.
Zazpigarrena: 100 euro.
Zortzigarrena: 75 euro.
ELOko 2.000 baino
gutxiagoko jokalarientzako sariak:
Lehenengoa: 30 euro.
Bigarrena: 25 euro.
ELOko 1.800 baino
gutxiagoko jokalarientzako sariak:
Lehenengoa: 20 euro.
Sariak ez dira
metagarriak. Diru gehien ematen duena hartu beharra dago.
Antolatzailea:
Arrasate-San Andres Xake
Elkartea.
Partiden eguna
aldatzeko aukera:
Partidak aurrera daitezke, jokalariak ados egonez gero (beti antolatzaileei aurretik jakinarazita).
Partidak atzeratzeko,
antolatzaileek baimena eman behar dute.
Azkeneko 2 partidak
atzeratzerik ez dago.
Antolatzaileek badute
ahalmena partida bat larunbat goizeko 10etan jartzeko, jokalari batek
ostiralean Txapelketa ofizial bat jokatu behar badu eta aurkariarekin eguna
aldatzeko ados jarri ez bada.
Puntu erdiko atsedena
eskatzeko aukera:
Bigarren eta hirugarren
txandarako soilik eska daiteke, lehenengo txanda bukatu baino lehen.
ELOrako
baliagarria:
FIDE, Euskal eta FEDA
ELOrako baliagarria da Txapelketa.
Palmaresa:
2001ean, I. Torneoan: Carlos Nava, txapeldun; Cristobal Limeres,
bigarren; Gerardo Fernandez, hirugarren.
2002an, II. Torneoan: Cristobal Limeres, txapeldun; Borja Zamarbide,
bigarren; Josu Tornay, hirugarren.
2003an, III. Torneoan: Josu Tornay, txapeldun; Poldo Lainz, bigarren;
Borja Zamarbide, hirugarren.
2004an, IV. Torneoan: Rodney Perez, txapeldun; Ricardo Szmetan,
bigarren; Juan Jesus Mindegia, hirugarren.
2005ean, V. Torneoan: Miguel Navarro, txapeldun; Iņigo Argandoņa,
bigarren; Luis Olaizola, hirugarren.
2006an, VI. Torneoan: Alejandro Franco, txapeldun; Fran Miguel,
bigarren; Aitor Alcaide, hirugarren.
2007an, VII. Torneoan: Alain Prieto, txapeldun; Alejandro Franco,
bigarren; Aitor Alcaide, hirugarren.
2008an, VIII. Torneoan: Alejandro Franco, txapeldun; Cristobal Limeres, bigarren;
Iņigo Argandoņa, hirugarren.
2009-09-29.