MIKEL GUREAKO I. XAKE TXAPELKETA.

 (2009.go azaroaren 28an jokatua).

 

(ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2009KO ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA).

 

 

 

            5 minutuko partida azkarretako taldekako txapelketa hau Mikel Gurea A taldeak irabazi zuen, larunbat arratsaldez. Beraz, antolatzaileak nagusi, 10 talde parte hartzaileen artean. Liga moduan jokatu zen Hasierako Fasea. Ondoren, 5 taldek jokatu zuten titulurako eta gainontzeko bostek seigarren posturako. Hasierako Faseko puntuek balio izan zuten Bigarren Faserako. Partida azkarretako Euskal Zirkuiturako baliagarria izan zen.

 

            HASIERAKO FASEKO SAILKAPENA.

 

1)    Mikel Gurea A (Burlata) – 28’5 puntu.

2)    Portugalete – 27’5 puntu.

3)    Paz de Ziganda (Burlata) – 24’5 puntu.

4)    Santurtzi – 18 puntu.

5)    Mikel Gurea B (Burlata) – 18 puntu.

6)    Gazte Berriak (Antsoain) – 14 puntu.

7)    Arrano Elkartea (Iruρea) – 14 puntu.

8)    Legazpi – 13 puntu.

9)    Mikel Gurea D (Burlata) – 12’5 puntu.

10) Burlatako Xake Eskola (Burlata) – 10 puntu.

 

            BIGARREN FASEKO SAILKAPENA (TITULURAKO).

 

1)    Mikel Gurea A (Burlata) – 10’5 puntu.

2)    Portugalete – 9’5 puntu.

3)    Paz de Ziganda (Burlata) – 9’5 puntu.

4)    Santurtzi – 8 puntu.

5)    Mikel Gurea B (Burlata) – 2’5 puntu.

 

            BIGARREN FASEKO SAILKAPENA (SEIGARREN POSTURAKO).

 

1)    Gazte Berriak (Antsoain) – 13 puntu.

2)    Legazpi – 9’5 puntu.

3)    Arrano Elkartea (Iruρea) – 6’5 puntu.

4)    Mikel Gurea D (Burlata) – 6 puntu.

5)    Burlatako Xake Eskola (Burlata) – 5 puntu.

 

AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Mikel Gurea A (Burlata) – 39 puntu.

2)    Portugalete – 37 puntu.

3)    Paz de Ziganda (Burlata) – 34 puntu.

4)    Santurtzi – 26 puntu.

5)    Mikel Gurea B (Burlata) – 20’5 puntu.

6)    Gazte Berriak (Antsoain) – 27 puntu.

7)    Legazpi – 22’5 puntu.

8)    Arrano Elkartea (Iruρea) – 20’5 puntu.

9)    Mikel Gurea D (Burlata) – 18’5 puntu.

10) Burlatako Xake Eskola (Burlata) – 15 puntu.

 

            EUSKAL ZIRKUITURAKO PUNTUAZIOA.

 

1)    Mikel Gurea A (Burlata) – 12 puntu.

2)    Portugalete – 10 puntu.

3)    Paz de Ziganda – 8 puntu.

4)    Santurtzi – 7 puntu.

 

            MIKEL GUREA “A” ETA PORTUGALETE, ONENAK.

 

            Burlatako Kultur Etxean giro ona izan zen. Talde txapelduna jokalari hauek osatu zuten: Pedro Forjan Jimenez, Aritz Mancha Otano, Iker Iraρeta Unzue eta Aitor Martinez Ayesa. Gogor borrokatu behar izan zuten Portugaletekoen aurka, baina azkenean nagusitu ziren.

 

Txapelketa amaitu ondoren, afaria egin zen Euskal Herria Peρan, 28 lagunekin. Fertxo Etxarte izan zen sukaldaria, 1991. urtean taldearen sortzaileetako bat.

 

            Menua: Oreki entsalada hotza, koρakaz bustitako saltsa arrosarekin; oilaskoa; mamia (errea, etxekoa). Bertako ardoak eta etxeko patxaranak lagundu zuten afaria.

 

            Txapelketa aprobetxatu zen Nafarroako Xake Federazioak atondutako egutegiaren aurkako sinadurak biltzeko. Arrazoia: Nafarroako Taldekako Xake Txapelketa eta Xakeko Taldekako Euskal Liga data berberetan aurreikusita daude.

 

            PALMARESA.

 

            2009an, I. Txapelketan: Mikel Gurea A (Burlata), garaile.

 

                2009-11-28.

 

                Iturriak: Euskal Xake Federakuntza eta Mikel Gurea taldearen webgunea.