MIKEL GUREA X. XAKE TXAPELKETA.

 

 

 

ADISKIDETASUNAREN EUSKAL ZIRKUITUKO TALDEKAKO TORNEOA.

 

 

 

Eguna:

2009.go azaroaren 28an (larunbata), arratsaldeko 4 eta erdietan.

 

Tokia:

Burlatako Kultur Etxea (Burlata, Nafarroa). Benten Errondaren ondoan (Hilarion Eslava Ikastetxearen aurrean).

           

Ezaugarriak:

Taldekako Txapelketa da. Talde bakoitzean, 4 jokalari eta ordezko bat.

 

5 minutuko partidak izanen dira.

 

Joko sistema:

Parte hartzaileen arabera.

 

Ezberdinketak:

1) Sonnen; 2) beren arteko emaitza; 3) Holandarra.

 

Ordutegia:

Arratsaldeko 4 eta erdietan, Torneoaren aurkezpena.

 

16 h 45’: Torneoaren hasiera.

 

20 h gutxi gora behera: Sarien banaketa.

 

21 h: Euskal Herria Peñan afaria, gonbidatutako taldeentzat. Afaldu eginen dela baieztatu beharra dago.

 

Izen ematea:

Parte hartzea dohainik da baina gonbidapena beharrezkoa da.

 

Taldeek izena emateko azken eguna: 2009.go azaroaren 26an (asteazkena). Jokalarien zerrenda eta afarirako baieztapena ordurako adierazi beharra dago.

 

Harremanetarako: “mrazkin@hotmail.com” helbide elektronikoa; 699 55 96 04 telefonoa.

 

            Informazio gehiago: “www.mikelgurea.com” webgunean.

 

Sariak:

Lehenengo hiru talde sailkatuentzat: Trofeoa.

 

 

 

20, 14 ETA 10 URTEZ AZPIKO TXAPELKETAK.

 

 

 

Eguna:

2009.go azaroaren 29an (igandea).

 

Tokia:

Burlatako Kultur Etxea (Burlata, Nafarroa). Benten Errondaren ondoan (Hilarion Eslava Ikastetxearen aurrean).

           

Ezaugarriak:

Taldekako Txapelketa da. Talde bakoitzean, 4 jokalari eta ordezko bat. Beste taldeetako jokalariak gehitzeko antolatzaileen baimena behar da. Bestela, baimenik gabe, taldea kanporatzea ekarriko luke.

 

20 urtez azpiko VI. Xake Txapelketa, 1990. eta 1995. urteen artean (edo ondoren) jaiotako xakelarientzat izanen da.

 

14 urtez azpiko X. Xake Txapelketa, 1996. eta 1999. urteen artean (edo ondoren) jaiotakoentzat.

 

10 urtez azpiko III. Xake Txapelketa, 2000. urtean edo ondoren jaiotakoentzat.

 

15 minutuko partidak izanen dira. Lehenengo jokaldi ilegalean, ohartarazpena eginen da; bigarrenean, partida galtzen da. 10 urtez azpiko Txapelketan, bigarren jokaldi ilegalean, bigarren ohartarazpena eta hirugarrenean partida galtzen da.

 

Joko sistema:

Sistema suitzarra erabiliko da.

 

Jokalarien igoera:

14 urtez azpiko jokalariek joka dezakete 20 urtez azpiko mailan bere klubaren talde bakar batekin (inoiz ez, txanda berean bi talderekin). 20 urtez azpiko taldean bigarren partida jokatu ondoren, maila horretan geratuko da. Azkeneko mahaian sartuko da, datorren beheko taldearen ordena gordeta beti ere.

 

            10 urtez azpiko jokalariekin berdin gertatzen da, baina joka dezakete 14 urtez eta 20 urtez azpiko mailetan.

           

Ezberdinketak:

1) Sonnen; 2) beren arteko emaitza; 3) Holandarra.

 

Ordutegia:

 

Arratsaldeko 4etan, Torneoaren aurkezpena.

16 h 15’ – 16 h 45’: Lehenengo jardunaldia.

17 h 00’ – 17 h 30’: Bigarren jardunaldia.

17 h 45’ – 18 h 15’: Hirugarren jardunaldia.

18 h 30’ – 19 h 00’: Laugarren jardunaldia.

19 h 15’ – 19 h 45’: Bosgarren jardunaldia.

20 h 00’ – 20 h 30’: Seigarren jardunaldia.

 

20 h 45’: Sarien banaketa.

 

Izen ematea:

Taldeek izena emateko azken eguna: 2009.go azaroaren 26an (asteazkena). Jokalarien zerrenda eta jaiotegunak ordurako adierazi beharra dago.

 

            Maila bakoitzean klub bakoitzak gehienez bi talde aurkez ditzake. Gehiago aurkeztu nahi izanez gero, antolatzaileei aldez aurretik jakinarazi behar zaie.

 

Harremanetarako: “mrazkin@hotmail.com” helbide elektronikoa; 699 55 96 04 telefonoa.

 

            Informazio gehiago: “www.mikelgurea.com” webgunean.

 

Sariak:

Maila bakoitzeko lehenengo hiru talde sailkatuentzat: Trofeoa.

 

Torneo bakoitzeko hiru jokalaririk hoberenentzat: Trofeoa. Hau erabakiko da hurrengoak kontutan hartuta: 1) Puntuak; 2) portzentaia; 3) mahaia; 4) taldea.

 

20 urtez azpiko eta 14 urtez azpiko lehenengo 3 taldeetako jokalarientzat: Dominak. Baita ere 10 urtez azpiko jokalari guztientzat.

 

            Jokalari guztientzat oparitxoa.

 

2009KO TORNEOA.

 

2007. urtean 208 jokalari bildu ziren Torneo honetan eta Nafarroan, parte hartzeari dagokionez, inoizko handiena bihurtu zen.

           

Aurten, ordukoa gainditzeko asmoz, parte hartzea irekia izanen da. Burlatako Kirol Patronatuaren laguntza izanen dugu horretarako. Hilarion Eslava Ikastetxea txikia geratzen zenez, Kultur Etxean izanen da aurten.

 

Mikel Gurea Xake Klubaren nortasunaren ikurretako bat da Torneo hau. Harrobiaren eta balio handiko jokalari gazteen alde egitea den bezala.

 

Mikel Gurea lizentzietan Nafarroako talderik handienetakoa da. Eskola-umeen X. Torneo hau Txapelketetarako abiapuntua da jokalaririk gazteenentzat.

 

            Mikel Gurea taldeak daraman Burlatako Xake Eskolan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta xakelaririk txikienak hor ariko dira. Hiru maila daude: Hasteko, maila ertaina eta teknifikazioa. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 6etatik 9ak arteko tartean, Burlatako Kirol Etxean (Francisco Ardanaz Plaza, 8 behea). Informazio gehiago hurrengo web orrian: “http://www.mikelgurea.com.

 

            Mikel Razkin izanen da Torneoko zuzendaria. Epaileak Angel Vilchez, Daniel Garcia Mina eta Jesus Maria Perez Reclusa izanen dira. Sari banaketarako Burlatako agintari politikoak eta Nafarroako Xake Federakundeko Lehendakaria gonbidatuta daude.

 

Torneo honen diru babesleak hauek dira: Burlatako Udaleko Kirol Patronatua, Arte Graphic, Iruña Burdindenda eta Ostarte Taberna.

 

2008.GO TORNEOA GOGOAN.

 

Iaz Donostiako Gros A taldeak irabazi zuen 20 urtez azpiko V. Xake Txapelketa, Mikel Gurea A (Burlata) eta Gazte Berriak A (Antsoain) taldeen aurretik. Jokalaririk onenak Iñigo Martin (Gros A), Markel Flores (Arrano Elkartea) eta Iker Irañeta (Mikel Gurea A) izan ziren, hurrenez hurren.

 

14 urtez azpiko IX. Xake Txapelketa Logroñoko Sociedad Ajedrecística Logroñesa taldeak irabazi zuen, Orvina (Iruñea) eta Eurofren (Alfaro) taldeen aurretik. Jokalaririk onenak Jorge Gonzalez (Sociedad Ajedrecística Logroñesa), Luis David Jimenez Almeida (Orvina) eta Javier Marchena (San Martin Vitoria) izan ziren, hurrenez hurren.

 

10 urtez azpiko II. Xake Txapelketa Burlatako Mikel Gurea C taldeak irabazi zuen, Gazte Berriak D (Antsoain) eta Zizur Ardoi C (Zizur Nagusia) taldeen aurretik. Jokalaririk onenak Odei Lerendegi (Mikel Gurea C), Oier Lacruz (Mikel Gurea C) eta Ivan Sorbet (Mikel Gurea C) izan ziren, hurrenez hurren.

 

2009-11-17.

 

Iturria: Mikel Gurea talde antolatzailea.