
Osteguna, 2009ko abenduak 3.
Nigel Short ingelesa fitxatu du
Sestaok.
XAKEA. Nigel Short ingelesa
fitxatu du Sestao Naturgas taldeak. Shortek 44 urte ditu, eta munduko txapeldunordea izan zen 1993an.
Munduko Xake Federazioaren zerrendan (FIDE) 29. sailkatua da. Sestaok
Espainiako Ohorezko Mailara igotzea lortu du aurten.
© berria.info